Lepeophtheirus salmonis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lepeophtheirus salmonis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaMaxillopoda
OrdenaSiphonostomatoida
Familiasea louse (en) Caligidae
GeneroaLepeophtheirus
Espeziea Lepeophtheirus salmonis
Krøyer, 1837
Genomaren kokapenametazoa.ensembl.org…

Izokin-zorria (Lepeophtheirus salmonis) Caligidae familiako kopepodo parasitoa da, itsasoan bizi dena.[1] Eme heldua 12 milimetro luze da, eta 6 milimetro luze ar heldua. Izokin arruntaren eta Pazifikoko izokinen bizkarroia da, eta batzuetan arrain hiruarantzarena ere.

Itsaso zabalean bizi dira izokin-zorriak, eta helduak eta heldu aurrekoak izokinen bizkarroiak dira. Baina izokin-haztegi batzuetan infekzioa oso hedaturik egoten da, hala helduetan nola gazteetan. Itsasorako bidean doazen izokin basatiak haztegien ondotik pasatzen baldin badira, kutsatzeko oso arrisku handia dute; hain zuzen ere, izokin gazteen infekzio-maila normalean baino 73 aldiz handiagoa da haztegien inguruko populazioetan.[1]

Zorriak izokinaren azalean zauri irekiak eragiten ditu. Infekzioak aurrera egin ahala, esan daiteke bizkarroiak arraina bizirik jaten duela, izokinak bere burua berritzeko behar duena baino abiadura handiagoan jaten baitu, eta hilgarria izatera ere irits daiteke. Gainera, ibaietako izokinak bizi-zikloaren hasieran daudenez, helduak baino txikiagoak dira; hori dela eta, hiltzeko probabilitatea askoz handiagoa dute. Horrenbestez, hainbat adituren arabera haztegiak hobeki kudeatu behar direla, hazitakoekin batera, izokin basatiek ere bizirik iraun ahal izateko.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Haztegiak, izokin basatien zorri-iturri. Elhuyar, 2007ko urtarrilak 1, CC BY-SA 3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-26).