Lepilemuridae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lepilemur» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Lepilemuridae
Eozeno-gaur egun

Lepilemur mustelinus 1868.jpg
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Animalia
Filuma Chordata
Klasea Mammalia
Ordena Primates
Goifamilia Lemuroidea
Familia Lepilemuridae
Azpibanaketa

Lepilemuridae Lemuriformes primate Strepsirrhinien barneko familia bat da. Bere barnean gaur egun Lepilemur generoa baino ez dago, antzinako Megaladapis generoa guztiz desagertu baita. 20 bat espezie ezagutzen dira. Madagaskarren baino ez dira bizi, beste lemureak bezala. Euren larrua gris-arrea da, batzuetan gorrixka goialdean eta zuri-horixka beheladean. Buru txikia dute eta belarri handi eta borobilduak. 30 eta 35 zentimetro arteko tamaina izan ohi dute eta tamaina bereko isatsa. 0,9 kilo baino gutxiago pisatzen dute normalki. Tapetum luciduma dute eta, beraz, euren begiek disdira dute gauez.

Generoak eta espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lepilemuridae Aldatu lotura Wikidatan