Lepilemuridae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lepilemuridae
Eozeno-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
SuperfamiliaLemuroidea
Familia Lepilemuridae
Azpibanaketa
Banaketa mapa

Lepilemuridae Lemuriformes Strepsirrhini primateen barneko familia bat da. Bere barnean gaur egun Lepilemur generoa baino ez dago, antzinako Megaladapis generoa guztiz desagertu baita. 20 bat espezie ezagutzen dira. Madagaskarren baino ez dira bizi, beste lemureak bezala. Euren larrua gris-arrea da, batzuetan gorrixka goialdean eta zuri-horixka behealdean. Buru txikia dute eta belarri handi eta biribilduak. 30 eta 35 zentimetro arteko tamaina izan ohi dute eta tamaina bereko isatsa. 0,9 kilo baino gutxiago pisatzen dute normalki. Tapetum luciduma dute eta, beraz, euren begiek distira dute gauez.

Generoak eta espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lepilemuridae Aldatu lotura Wikidatan