Maluta galanperna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lepiota clypeolaria» orritik birbideratua)
Artikulu hau onddoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maluta (argipena)».
Maluta galanperna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLepiota
Espeziea Lepiota clypeolaria
P.Kumm., 1871

Maluta galanperna (Lepiota clypeolaria) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kalitate eskaseko jangarria da, baina ez da gomendatzen kontsumitzea, Lepiota txiki gorrixkekin ez nahasteko, pozoitsuak dira eta, hala nola, Lepiota helveola, Lepiota brunneoincarnata, etab.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 7 cm arteko diametrokoa, lehenik hemisferikoa, gero titi garbiarekin zabaldu egiten da. Okre kolorea du eta apurtu egiten da ezkatak eta xerloak agertuz eta azpiko haragiaren hondo zuria agerian utziz.

Orriak: Ez estu, zurixkak edo krema-arrosa kolorekoak, eskotatuak.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa, mehea, 3 eta 8 mm arteko lodierakoa, zuria edo zurixka, eraztun iheskorrarekin, eraztunetik behera itxura iletsua eta flokonosoa duten zuntz zetadunez estalia.

Haragia: Samurra, mehea, kolore zurixkakoa, fruta usainekoa, atsegina.[2]

Etimologia: Lepiota hitza grezierazko "lepis" "lepidos" eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa. Clypeolaria izena, kapelak ezkutu forma duelako du. Latinetik dator "klipeo" hitzetik, erromatarrek eta greziarrek erabilitako ezkutu biribiletik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdiko jangarria, baina kontuz ibili behar da tamaina txikiko beste Lepiotekin ez nahasteko, hauen artean espezie hilgarriak baitaude.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepiota cristata delakoarekin, baina honek oina leuna du, zetazko lihazki gabe. Lepiota magnispora delakoarekin ere nahas daiteke, honek kolore okre-laranjagoa du eta koniferetan hazten da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, koniferoen eta hostozabalen basoetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asia, Europa, Ipar Amerika, Hego Amerika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 222 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 347 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 320 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 189 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]