Lepiota cortinarius
Lepiota cortinarius | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Lepiota |
Espeziea | Lepiota cortinarius J.E.Lange, 1915 |
Lepiota cortinarius Agaricaceae familiako onddo espezie bat da eta basionimoa ere bai.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, edo titi leun baxu batekin. Ertza errezelaren itxurako hondar zurixka koloreko soberakinekin. Kapelaren azala belusatu-fibroso latz batekin, hasieran ia uniformea, gero ezkata txiki zentrokideetan banatzen da, hori-lehoi kolorekoak, marroi-okre antzekok, horixkak edo oliba-horixka koloreko islekin, marroi-arrexka kolore ilunagokoak diskorantz eta argiagoak kanpoalderantz.
Orriak: Libreak, altuera txikikoak edo ertainekoak, (-4 mm), meheak eta nahiko trinkoak edo estu, ia berdinak edo orritxoekin, ez oso ezberdinak, bihurgunetsuak, zuriak edo krema zurbil kolorekoak. Espora-jalkina zuria.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 2 eta 3,5 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 0,7 cm bitarteko diametrokoa, oinarria klabiforme-erraboildun samarra, mm 1erainoko lodierarekin, gortina kotoi-fibroso deigarri eta ugarirekin, garatzen denean eraztun eremu nabari samar bat uzten du, goialdetik zuria eta behealdean okre antzeko-haragi kolore arin batez apaindua.
Haragia: Zuria. Usain atseginekoa, frutarena.[2]
Etimologia: Lepiota terminoa grezierazko “lepis” “lepidos” hitzetatik dator eta “oús eta otós ear” hitzetatik, kapela esan nahi duena. Cortinarius epitetoa, Cortinarius generoko espezieak bezala gortina duelako du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezezaguna.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Limacella irrorata antzekoa da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Koniferoen basoetan, batez ere Picea abies zuhaitzen azpian.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Alaska, Europa, Errusia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 35 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)...
- ↑ (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas. Catalogo micológico. .
- ↑ Lepiota cortinarius: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.