Lepitzuli (generoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lepitzuli (generoa)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPiciformes
FamiliaPicidae
SubfamiliaJynginae
Generoa Jynx
Linnaeus, 1758

Lepitzulien Jynx generoa pizidio edo okilen familiako hegazti generoa da. Okilen taldekoak izan arren, itxura eta portaeraz desberdinak dira hegazti hauek: ez dute enborrak mokoarekin zulatzeko okilen ohitura arrunta, eta lurrean ere gehiago ibiltzen dira zuhaitzetan baino, intsektu harrapaketan, inurriak direlarik beraien harrapakin gogokoena[1].

Euskal Herrian bada espezie bat, eta hortaz euskarazko izen arrunta aplikatzen ahal zaio generoari: lepitzulia. Izen hau lepoa guztiz itzultzeko daukan gaitasunetik datorkie[2]. Inguruko erdaretan ere ezaugarri horrek ematen dio izena: torcecuellos gaztelaniaz, torcol frantsesez.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi espezie daude, lepitzuli izenarekin Euskal Herrian ezagutzen dena zehatz izendatua Eurasiako lepitzulia litzateke.

Irudia Izen zientifikoa Izen Arrunta Banaketa
Jynx torquilla (Eurasiako) Lepitzulia Eurasian arrunta, baita Euskal Herrian ere.
Jynx ruficollis Afrikako lepitzulia. Sahara azpiko Afrikan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Aiaraldea gaur - Aiaraldea.eus» aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  2. (Ingelesez) Alberdi, Antton. «Lepitzulia (Jynx torquilla)» www.euskalnatura.net (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]