Leptospira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Leptospira
Leptospira interrogans strain RGA 01.png
Leptospira interrogans mikroskopio elektronikoan ikusita
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacteria
FilumaSpirochaetae Spirochaetae
KlaseaSpirochaetes
OrdenaSpirochaetales Spirochaetales
FamiliaLeptospiraceae Leptospiraceae
Generoa Leptospira
Noguchi 1917
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Gram tindaketa Gram-negative Itzuli

Leptospira generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, espiroketa itxura dutenak. Espiroketak bakterio helikoidalak dira, kortxo-kentzeko itxurakoak, finak, luzeak eta diametro txikikoak (irudia).

Aerobio hertsiak dira eta mugikorrak. Haien mugimendua berezia da oso, flageloak ez baitaude bakterioaren kanpoaldean, zelula horma eta kanpo mintzaren artean baizik (barneko flageloez edo endo-flageloez hitz egin daiteke). Flagelo berezi hauek espiroketa guztietan daude, eta egundoko abiadura ematen diote bakterioari.

Eremu iluneko mikroskopioa erabiliz Leptospira-ren mugimendua beha daiteke.

Leptospira gehienak uretan bizi dira, aske. Ur geldituak nahiago dituzte (padurak, ur-putzuak, urmaelak...), hondakin uretan ohikoak izanik ere.

Azpimarratu behar da leptospirek duten berezitasun metabolikoa, kate luzeko gantz-azidoak katabolizatzekoa. Azido oleikoa, adibidez, karbono eta energia iturria da bakterio hauentzat.

Genero honen barruan bi espezie daude: Leptospira biflexa eta Leptospira interrogans. Espezie bakoitzaren barnean azpi-espezie eta serotipo asko izaten da (200 serotipo baino gehiago antzeman dira). Leptospira biflexa-ren barruan bakterio saprofito eta bizitza askekoak sailkatzen dira; serotipo eta azpi-espezie patogenoak Leptospira interrogans-en barruan biltzen direlarik.

Leptospira eremu iluneko mikroskopiopean, 200x


Leptospira interrogans-ek leptospirosi izeneko patologia eragiten du. Azpi espezie bakoitzak gaixotasun bat sortzen badu ere, leptospirosi guztiak oso antzekoak dira. Zoonosia da leptospirosia, animaliak baitira gizakia kutsatzen dutenak. Kasu gehienetan sendatu arren, batzuetan hilkorra izan daiteke patologia hau.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leptospira Aldatu lotura Wikidatan