Lerdeki arrosa
Lerdeki arrosa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Gomphidiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Gomphidius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Gomphidius roseus Oudem., 1867 | |||||||||||||||||||||||||||
Datu orokorrak | ||||||||||||||||||||||||||||
Ostalaria | Suillus bovinus | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus glutinosus β roseus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Lerdeki arrosa (Gomphidius roseus) Gomphidiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri kaskarra da eta ez da sukaldean erabiltzen.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, haragitsua, hasieran ganbila, ondoren zabaldu egiten da, erdian hondoratu samarra, kamutsa, apur bat likatsua, distiratsua, kolorea gorri-arrosakara bizia du, perretxikoan gainerakoa zurixka da eta nabarmen ikusten da.
Orriak: Zabal, lodiak, dekurrenteak, hasieran zuriak, ondoren gris-biolazeoak bihurtzen dira, esporen kolorea dela eta.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 3 - 4 x 0,5 - 1 cm-koak, oinarrirantz mehetua, betea, zurixka, arrosakara ñabardurekin eta oinarri horixkarekin. Gaztetan errezel likatsu eta zurixkarekin, zahartzean oinaren goialdean esporen kolorez tindatutako eraztun irregular batean gelditzen da.
Haragia: Sendoa, zurbila, pixka bat arrosaz tindatua, batez ere kapelaren azalaren azpian, oinaren oinarrian berriz hori kolore arin bat izaten du; usain gabea eta zapore leunekoa.[2]
Etimologia: Gomphidius terminoa grekotik dator eta iltze baten antzekoa esan nahi du. Roseus epitetoa latinetik dator, arrosaren kolorea esan nahi duen "roseus" hitzetik
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri kaskarra, eta urria denez hobe ez jasotzea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapelaren kolore gorri-arrosa bizia eta orri zurixkak dituelako gaztetan, oso zaila da beste Gomphidius batzuekin nahastea. Gomphidius maculatus da antzik gehien duena, honek kapela eta orriak arrosa zurbil kolorekoak ditu.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaren amaieran eta udazkenean, koniferoen basoetan, batez ere pinudietan, ia beti Suillus bovinus onddoarekin batera. [5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa.
Espeziearen egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aranzadi Elkartearen arabera, lerdeki arrosa desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[6] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 93 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 182 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 469 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 580 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea