Lerin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lerin

 Nafarroa Garaia

Leringo armarria

Izen ofiziala Lerín
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Erribera Garaia
Alkatea Marcelino Azkoiti Alonso (UPN)
Herritarra lerindar
Koordenatuak 42°28′58″N 1°58′21″W / 42.48278°N 1.97250°W / 42.48278; -1.97250Koordenatuak: 42°28′58″N 1°58′21″W / 42.48278°N 1.97250°W / 42.48278; -1.97250

Lerin mapa.png

Eremua 97,86 km2
Garaiera 437 m
Distantzia 55 km Iruñera
Posta kodea 31260
Biztanleria 1.814 bizt. (2012)
Dentsitatea 18,54 bizt./km²

Lerin[1] (ofizialki gaztelaniaz Lerín) Nafarroa Garaiko hego-mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 1.814 biztanle ditu, eta hiriburu Iruñetik 55 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa Garai hego-mendebaldean dago, Lizarrako merindadearen hegoaldeko muturrean, NA-122 eta NA-6110 errepideen alboan.

Lerinek Allo, Larraga eta Oteitzarekin egiten du muga iparraldean; Berbintzana, Miranda Arga eta Faltzesekin ekialdean; Sesmarekin mendebaldean; eta Carcarrekin eta Andosillarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leringo klima mediterraneo kontinentala da, negu hotzekin eta uda lehor eta beroekin. Urteko batez besteko tenperatura 14-15 °C da eta urteko prezipitazioak 500mm ingurukoak. Prezipitazioak udaberri eta udazken garaian izaten dira eta haizerik ohikoena iparreko edo "zierzo" izeneko haizea da.

Leringo basoetan birlandaturiko pinuak eta makalak ditugu gehienbat.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 354 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren kanpoaldean historiaurreko aztarnak aurkitu dira. Horrez gain, Erromatarren garaiko aztarna ugari aurkitu dira, besteak beste, nekazaritza eta abeltzaintza ustiapenek utzitakoak. Erdi Aroan zehar, judu ugari bizi izan zen herrian, gehienak Gaztelatik etorriak. Horrela, XV. mendearen amaieran biztanleriaren herena judu jatorrikoa zen.

1425. urtean Carlos III.ak Leringo konderria sortu zuen, bere alaba Juanaren mesedetan. Juana Beaumonteko Luis II.arekin ezkondu zen, eta hala, Lerin udalerria Beaumondarren familiari loturik geratu zen. XV. mendean konderria Lerinez gain, Eslaba, Sada, Sesma eta Zirauki herriek ere osatzen zuten, eta horren ondoren, Carcar, Andosilla, Mendabia, Allo eta Deikaztelu batu ziren.

XV. mendeko Nafarroako Gerra Zibilak Leringo gaztelua suntsitzea eragin zuen, eta horren ondorioz,Beaumondarrek konderria galdu zuten. Leringo bigarren konteak, Luis III.a Beaumontekoak, bere ondasun guztiak galdu zituen eta erbesteratua izan zen, gerra garaian Filipe Nafarroakoa hil zuelako. Gaztelak Nafarroako Erresuma konkistatzean, Fernando Katolikoa erregeak ondasun guztiak itzuli zizkion. 1565ean Brianda Toledoko Diegorekin ezkondu ostean, konderria Albako etxearen eskuetara igaro zen.

1808an frantsesek herriari su eman zioten, Independentzia Gerraren hasieran. Gerra karlistetan ere Lerin birrindu egin zuten, liberalen egoitza zen eta. Espoz y Minak jasandako porrotik handiena Lerinen izan zen.

2014ko azaroaren 2an, ura Nafarroako Ubidetik hartzeko aukera baztertu zuten Leringo herritarrek. Bete beharreko galdeketa egin zuten herrian, ubidetik zetorren ura erabili ala ez erabakitzeko. Herritarren %68k parte hartu zuten, eta aukeraren aurka agertu ziren %53[3].

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leringo biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
2.160 2.239 2.595 3.013 3.465 3.412 3.413 3.136 2.591 2.216 2.059 1.857 1.848

2008ko erroldaren arabera, 247 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %13,56 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren gainetik).

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare erlijiosoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasokundeko Andre Mariaren elizak Erdi Aroko jatorria du baina gaur egungo itxura XVI. mendeko eta XVIII. mendeko birmoldaketen ondorio da. Gurutze latindarreko oinarria eta gurutzezko gangadun sabaia dauzka. Korua eta sakristia XVIII. mendean eginiko handitzean eraiki ziren, eta kanpandorrea, Erdi Aroko oinarrikoa, XVII. mendean berreraiki zen estilo barrokoan.

Eraikinaren kanpoaldean harlanduzko hormak, horma-bularrak eta bi sarbide daude, biak bi solairuko portiko batez babesturik. Eliza barruko XVII. mendeko eta XVIII. mendeko erretaula barrokoen artean Camporredondoko Diegok eginiko erretaula nagusia nabarmentzen da.

Andre Maria Zuriaren baseliza Ega ibaiaren ondoan dago. Eraikina adreiluz egin zen XVII. mendearen amaieran, eta XX. mendearen hasieran berriztu egin zen. Baselizak gurutze latindarreko oinarria dauka, gurutzadura zabalaz eta gangadun estaldurako aurrealde zuzenaz gain.

Etxeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin zibilei dagokienez, armarridun etxeak eta jauregiak daude Lerinen. Haien artean, parrokia-etxea nabarmentzen da. XVIII. mendeko eraikin barrokoa da, Foruen Plazan dagoena. Larramendi kalean, XVII. mendeko armarridun beste etxe garrantzitsu bat dago.

Lerin udalerriaren mugetan, Erdi Aroan defentsarako erabilitako kobazuloak daude.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an UPN alderdiko Marcelino Azkoiti Alonso aukeratu zuten alkate. Udaleko bederatzi zinegotzietatik bost lortu zituen Nafarroako Herriaren Batasunak eta hortaz, gehiengo osoa. Bigarren indarra zenbaitetan alkatetza izan duen eta ezkerreko talde batzuen babesa duen[4] Lerín Democrático geratu zen. Baliogabeko botoak 12 izan ziren (emandako guztien %0,97) eta 14 boto zuri izan ziren (botoen %1,14). Abstentzioa %19,78koa izan zen.

Leringo Udala-2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 596 5
Lerín Democrático 537 4
PSN 78 0

2011n ordea bi zerrenda besterik ez ziren aurkeztu: UPN (6 zinegotzi, alkatetza Iriarterentzat) eta PSN (3). Abstentzioak ia 10 puntu igo zuen[5].

Leringo Udala-2011
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 602 6
PSN 296 3


Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea 1927an eraiki zen, Victor Eusa arkitektoak eginiko diseinuaren arabera. Eraikina Kaputxinoen komentuaren eliza eraitsi ondoren egin zen. Beheko solairuan sei arkudun ataria, lehen solairuan balkoi korritua eta eraikinaren goiko aldean prisma itxurako dorrea ditu. Aurretik udaletxea Erregetxoaren kalean egon zen (Calle del Abadejo) 1867tik 1928ra, Kaputxinoen komentu zaharrean. Eraikin zahar horretakoa da gaur egungo udaletxearen fatxada nagusian dagoen armarria.

  • HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 1

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991 Pedro José Sánchez Intxusta Lerín Democrático
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007 Jacinto Gil Zelaia Lerín Democrático
2007-2011 Marcelino Azkoiti Alonso UPN
2011-2015 Marcelino Azkoiti Alonso UPN

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Lerin eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,80k zekien euskaraz hitz egiten.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Tafallesa autobus konpainiak Lerin eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak lau zerbitzu ditu Iruñerako norabidean eta bi zerbitzu Nafarroako hiriburutik Lerinerako norabidean. Ibilbidea honakoa da:

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leringo herriko jaiak abuztuaren 14tik abuztuaren 21era ospatzen dira. Uztailaren 25ean, Donejakue egunean,berriz, herritarrak udaletxeko balkoipean bildu eta alkateari entzierrorako bigantxak eskatzen dizkiote. Abenduaren 3tik abenduaren 8ra "jai txikiak" ospatzen dira, antzerki, kontzertu eta pilota partiduekin.

Katea auzoan, Leringo behealdean, Andre Maria Zuriaren jaiak ospatzen dira irailean. Herriko emakumeak prozesioan ateratzen dira parrokiatik, Kateko baselizara. Ostiral Santuan eta San Isidro egunean ere,maiatzaren 15ean, prozesioak antolatzen dira.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrian hainbat kirol ekitaldi egiten dira: abuztuaren 15ean, herriko itzulia; martxoan, Udaberriko Krosa; abenduko lehen astean, pilota partidak; eta abenduaren 31n, Club Atlético Lerinés elkarteak antolaturik, San Silvestre lasterketa. Gainera, herriko futbol taldearen, Club Deportivo Lerinésen, futbol partidak izaten dira urte osoan zehar.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lerin "Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Lerindar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lerin
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa