Asterix eta hamabi probak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Les Douze Travaux d'Astérix» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Asterix eta hamabi probak
Jatorria
Argitaratze-data 1976
Jatorrizko izenburua Les Douze Travaux d'Astérix
Jatorrizko hizkuntza frantsesa
Jatorrizko herrialdea Frantzia
Ezaugarriak
Genero artistikoa film komikoa
Iraupena 78 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua Asterix
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) René Goscinny
Albert Uderzo

Gidoigilea(k) Pierre Tchernia
René Goscinny
Albert Uderzo


Ekoizpena
Ekoizlea Georges Dargaud
Konpainia ekoizlea Q3501069 Itzuli
[[Kategoria:Q3501069 Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
Musikagilea Gérard Calvi
Kanpo loturak
www.asterix.com/the-a-to-z-of-asterix/animated-films/twelve-tasks.html
kronologia

Asterix eta Kleopatra Asterix eta hamabi probak Asterix Versus Caesar Itzuli

Asterix eta hamabi probak (jatorrizko frantsesez Les Douze travaux d'Astérix) 1976ko marrazki bizidun film bat da. René Goscinny eta Albert Uderzo frantziar komigigileen Asterix pertsonaiaren Hamabi probak komikian oinarritua dago, eta era berean bai filma nahiz komikia Greziar mitologiako Heraklesen hamabi lanak kondairan.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Galiarren beste behin erromatarrak garaitu ostean, erromatarrek galiarrak duten indarraren ondorioz gizakiek garaitezinak direla usteko dute, Jainkoek bakarrik menperatu ditzazketela. Julio Zesarri berri emango diote, eta nahiz eta gogoz kontza izan ere, Senatuarekin eztabaidatu eta Armorikara joatea erabakiko du, bertan Abrarakurzix galiar buruzagiarekin biltzartuko da. Galiarrei Heraklesen hamabi lanetan oinarritutako hamabi proba burutzea proposatuko die (nahiz eta proba hauek berriak izan, lanak modaz pasatuak baidaude). Abrarakurzixek erromatarren erronkari aurre egiteko bere gerlari onenei deituko die, Asterix eta Obelix. Erromatarrak bi galiarrei Kaio Pupo izeneko gizona bidaliko diete, probetan zehar gidatu eta bakoitza betetzen dituztela ziurtatzeko.

Hamabi probak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Asbestos, Olinpiar Jokoetako greziar lasterketa txapeldunak baina azkarrago korrika egitea. Asterixek edabe magikoaren laguntzaz , Asbestosi jarraitu eta azken honek nahigabean sagarrondo baten aurka talka egin eta lasterketa galduko du.
  2. Xabalina Verses pertsiarrak baina urrunago jaurtitzea. Versesek xabalina Ipar Amerikaraino jaurtiko du, bertan Oumpah-Pah eta amerindiarrek xabalina ikusi eta gerra aldarrikatu dietela usteko dute. Baina Obelixek xabalina orbita egonor batera jaurti eta Versesi jarraituko dio, Ipar Ameriketako amerindiarren herritik igaroz.
  3. Zilindrik germaniarra borrokan garaitzea. Zilindrikek "urruneko lurralde batean ikasitako borroka teknika" bati esker Obelix garaituko du: judoa; baina Asterixek axerikeriz Zilindriki borroka teknika irakasteko eskatu eta azkenean Zilindriken beso eta jankak korapilatuz garaituko du.
  4. Antzira bat zeharkatzea. Proba honen zailtasuna antziraren erdian "Plazarraren Uhartea" dagoelakoan datza, honetan itsas lami ederrak bizi dira, lamina hauek bertaratzen diren bidaiariak sorgindu eta trantzean sartuarazten dituzte, uhartean betiko bizitzera derrigortuz. Obelix uhartean jateko basurderik ez dagoela jabetzean trantzetik atera eta Asterixi handik ospa egiteko eskatuko dio.
  5. Iris egipziarraren begirada jasatea. Irisek begiradaz Asterix "Ni basurde bat naiz" esaldiaz hipnotizatzen saiatuko da, basurde batek bezala jokatu dezan; Asterixek hipnotizatzailea etengabe gogaituko du, egoera txantxetan hartuz, eta horrek Iris amorraraziko du, konturatu gabe, bere burua hipnotizatuz.
  6. Mannekenpix belgikarrak prestatutako jan guztia jatea. Belgikar sukaldaria Titanentzako bazkari erraldoiak prestatzeko ospea du. Proba berak prestatutako plater handi bakoitza "azken bokadua arte" jatean datza. Obelixek plater ugari jango ditu: basurdea patata prejituekin, antzarrrak bere zukuan, akertaldea, zortzi dozen arrautzez egindako opila, arrain sarda, idia, behia, txekor batzuk, ale lodiko kabiar mendia (bere otarteko txikiekin batera), bere konkorrak beteak dituen ganbelua eta olibadun elefantea. Guzti honek sukaldeko elikahai guztiekin amaituko du, Obelix atsekabeturik utziz, "zizka-mizka" batzuk besterik ez zirela uste baitzuen.
  7. Piztiaren leizeari bizirautea. Abstraktuki ezberdina den sekuentzia da, galiar heroi bikoteak inor bizirik ateratzen ez den leize batean sartuko beharko da. Bertan, hainbat gauzen artean, gidatuko dituen eskelo eskua, buruhezur batekin jokatzen den tenis partidua, saguzaharrak eta lurpeko tren bat topatuko dute (Parisko Metroaren Alesia geltokian), Piztia ezagutu aurretik (ez da pantailan agertzen). Leizetik ateratzea lortzean, Kaiusek Piztia nolakoa zen galdegindo die, Obelixek "oso goxoa" dela erantzunez.
  8. Eroetxean A 38 Inprimakia topatzea. Eroetxea hainbat solairuz osatutako eraikina da, bertan burokrata ergel eta axolagabe ugarik lan egiten dute, hauek bezeroak beste burokrata ergel eta axolagabengana bidaltzen dituzte. Edabe magikoak proba honetarako balio ez eta bi galiarrak nazkatzen hasi arren, ASterix burokratak beren jokoa erabiliz garaituko ditu. Galiar txikiak inprimaki imajinario bati buruz galdegingo die, A 39 delakoa, ustez "B 65 zirkularra" deritzon dekretu berriak eskatzen omen duena, eta burokratak beren erokerian erori eta eroetxe osoa kaosean sartuko da. Azkenean, Prefektuak A 38 inprimakia eman eta bera ere erotu egingo da.
  9. Krokodiloz beteriko ibaia soka ikusitezin baten bidez igarotzea. Ibaia soka gainean oreka mantenduz zeharkatzen saiatuko dira, halere, bikotea amildu eta krokodiloekin borrokatuz ibaia zeharkatzea lortuko dute.
  10. Mendia igo eta Mendiko Agurearen asmakizuna asmatzea. Mendi elurtuaren tontorrerako eskalada gogor baten ondoren, begiak estaliak dituen Agureak "jainkoen lixibarekin" zein toilak garbitu diren asmatzeko erronka luzatuko die. Asterixek proba hau lixiba komertzial iragarki baten parodian eginez erraz gaindituko du. Honek Olinpoko Jainkoak txunditu eta Venusek galiarrei Jainko titulua ematea iradokiko du, baina Jupiterrek uko egingo dio.
  11. Lautada sorginduan gaupasa egitea. Lautada, gerran eroritako erromar soldaduen mamuen bizilekua da, ez da lo egiteko leku egokia. Obelixek mamuekin borrokatzen saiatuko da, baina ezin die kalterik egin. Asterix soinuekin esnatu eta azkenean bere kexuen ondorioz mamuak desagertu egingo dira.
  12. Zirku Nagusian bizirautea. Bi galiarrek lautada sorginduan gaupasa egin eta esnatzean, Erroman bere herritar maiteekin topo egingo dute, Zirku Nagusian borroka daitezen eramanak izan baidira. Gladiadoreak garaituak izan ondoren, erromatarrek animaliak bidaliko dizkiete baina galiarrek Zirku Nagusia zirku moderno batean bilakatuko dute.

Galiarrek proba bakoitza arrakastaz amaitzea lortu ondoren, Zesarrek Jainkoak direla onartuko du, Erromatar Inperioaren kontrola eman eta Kleopatrarekin landetxe txiki batean bizitzera erretiratuko da. Kaio Pupok bere saria jaso eta Plazarraren Uhartera erretiratuko da. Galiarren herrian, Obelixek Asterixi galiarrak Erromako benetako jabeak diren galdegindo dio. Asterixek beraiei jazotako dena guztia posiblea izan daitekeen marrazki bizidunak besterik ez direla erantzungo dio. Obelixe honetaz jabetu eta bere burua Plazerren Uhartera telegarraiatuko du, bertan basurde goxo bat janez.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]