Leshango Buda Handia
| Leshango Buda Handia | |
|---|---|
| Mount Emei Scenic Area, including Leshan Giant Buddha Scenic Area | |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Txinako probintzia | Sichuan |
| Prefektura mailako hiri | Leshan |
| Barruti | Shizhong barrutia |
| Ur-masa | Min ibaia (Sichuan) eta Dadu River (en) |
| Koordenatuak | 29°32′49″N 103°46′09″E / 29.54694°N 103.76925°E |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Eraikuntza | 713 - 803 |
| Arkitektura | |
| Dimentsioak | 71 ( |
| Gizateriaren ondarea | |
| Erreferentzia | 779-002 |
| Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
| Izen-ematea | bilkura) |
| 2-0013-4-003 | |
| |
Leshango Buda Handia munduko harriz zizelkatutako Budaren estatua handiena da. Tang dinastiaren garaian eraiki zen, VIII. mendean. Min Jiang, Dadu eta Qingyi ibaien elkargunean dagoen labar batean zizelkatuta dago, Txinako Sichuan probintziako hegoaldean, Leshan hiritik gertu. 1996an, Unescok Leshango Buda Handia, Emeishan mendiaren paisaia panoramikoarekin batera, Gizateriaren Ondare izendatutako lekuen zerrendan sartu zuen.[1][2]
71 metroko altuera duen eskulturak eskuak belaunen gainean jarrita dituen Buda Maitreia irudikatzen du. Sorbaldek 28 metroko zabalera dute, eta oineko hatzik txikiena pertsona bat bertan esertzeko bezain zabala da. Bertako esaera batek dio: "Mendia Buda da eta Buda da mendia". Esaldi horren jatorria da Buda Handia dagoen mendiak (ibaitik ikusita) Buda etzan bat gogorarazten duen silueta duela.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikuntza 713. urtean hasi zen eta Haitong izeneko monje batek zuzendu zuen. Fraide honek espero zuen Budak baretuko zituela ibaian zehar zihoazen itsasontziak txikitzen zituzten ur nahasiak. Estatua bere ikasleek osatu zuten 90 urte geroago. Dirudienez, eraikuntzatik ateratako harkaitz-hondarrak ibaian metatuz joan ziren, eta horrek korrontea aldatu zuen, nabigaziorako seguruagoa bihurtuz.[3]
Inguruko lekuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekialdeko Budaren parkea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buda Handitik 500 metrora dago, eta 1994ko maiatzean ireki zen jendearentzat. Mendiaren gorputzari jarraituz, artistek munduko 3.000 estatua budista baino gehiago imitatu zituzten, harria, brontzea, jade eta beste material batzuekin. Horiek budismo-galeria bat osatzen dute, Txinako eta Asiako hego-ekialdeko budismoaren estilo artistikoa erakutsiz. Budismoko maisulanak erakusteko areto bat dago, 800 metro koadro baino gehiagoko azalera duena.
Lingyungo tenplua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau norabidetako eraikinak dituen patio tradizionala da, Zeruko Erregeen Aretoaz, Daxiang Aretoaz eta Obra budisten Aretoaz osatua, zeinak kanpotik barrurantz kokatzen baitira, hurrenez hurren. Horma gorriak eta teila berdeak ditu, eta barruan dauden zuhaitzek soto iluna osatzen du.
Bederatzi Kurbako Oholen Bidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldi berean, Budaren estatua induskatu zuten, eskuinaldean bederatzi kurbako ohol bide hau eraiki zuten. Zatirik zabalenak 1.45 metro ditu, eta estuenak, 0.6 metro, bide horretatik irits daiteke estatuaren oinera.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Estatuaren ezkerrean dagoen amildegia.
- Estatua lurretik ikusita.
- Estatua goitik ikusita.
- Burua eskaileretatik ikusita.
- Estatuaraino igotzen den bidea.
- Ekialdeko Budaren erakusketaren sarrera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Nola bisitatu Leshan Buda Handia, Chengduko (Txina) harrizko estatua handia. 2021-03-10 (kontsulta data: 2026-07-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Centre, UNESCO World Heritage. «Centro del Patrimonio Mundial -» UNESCO World Heritage Centre (kontsulta data: 2026-07-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Buda gigante que amansó las aguas» La Vanguardia 2023-09-02 (kontsulta data: 2026-07-23).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)(Frantsesez)(Ingelesez):Unescoren fitxa.
