Leslie Winkle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leslie Winkle
The Big Bang Theory
Sara Gilbert 2008an.
Argitalpena
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
SexuaEmakumea
EgoitzaKalifornia, Estatu Batuak
Jarduerafisikaria

Leslie Winkle Sara Gilbertek The Big Bang Theory telesailean antzezten duen pertsonaia da.

Lesliek fisikari teoriko bezala lan egiten du Kaliforniako Teknologia Institutuan eta biolinjolea da. Leonard Hofstadterren emakumezko bertsioa dela esan daiteke. Harreman labur bat izan zuen Leonard Hofstadterrekin, baina hautsi egin zuten Leonardek korden teoria defendatzen baitu, Lesliek kiribilen grabitate kuantikoarena defendatzen duen bitartean, seme-alabak hezterakoan diferentzia gaindiezina izango litzatekeena. Howard Wolowitzekin ere harreman txiki bat izan zuen, paintball gudu batean hasi zena.

Etsaitasun sakona du Sheldon Cooperrekin (iraganean negarrarazi egin zuena), eta sarri elkar iraintzen dute. Bitxia bada ere, bere jarrera sexuala promiskuoa da, Leonardi dioenaren arabera, sexu askea proiektuen artean erlaxatzeko izaten baitu, baina ezezagun taldeekin esnatzeaz aspertuta dago. Bere esaldi oso interesgarri bat "Titietan falta dena garunean sobera dago" da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]