Edukira joan

Lesse (ibaia)

Koordenatuak: 50°14′18″N 4°54′34″E / 50.238367°N 4.909431°E / 50.238367; 4.909431
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lesse (ibaia)
Datu orokorrak
Motaibaia
Luzera89 km
Geografia
Map
Koordenatuak50°14′18″N 4°54′34″E / 50.238367°N 4.909431°E / 50.238367; 4.909431
KokapenaLesse (en) Itzuli
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera1.343 km²
Arro hidrografikoaMeuse basin (en) Itzuli
IturburuaOchamps (en) Itzuli
Bokalea
()
Mosa (Anseremme (en) Itzuli)

Lesse Ardenetako ibaia da, Valona eskualdean, Belgikan. Mosela ibaiaren ibai-adarra da.

Bere ibilbidearen luzera 89 km ingurukoa da eta Lesse ibaiaren arroak 134,338 ha (1.343,4 km²) eta 62.500 biztanle hartzen ditu, Valoniako eskualdeko dentsitaterik txikiena emanez. 1995etik 2004ra bitartean, Anseremme-n 19 m³/s-ko emaria behatu zen batez beste; 1995ean, 26,1 m³/s-koa izan zen maximoa; 1996an, berriz, 10,8 m³/s-koa, minimoa.

Lesseren jaiotza Libramont-Chevignytik gertu dago, Belgikako Luxenburgo probintzian. Lesse ibaia ipar-mendebalderantz doa. Han-sur-Lesse-tik (Rocheforteko udalerria) gertu, ibaia lurpetik doa, kobazuloetan zehar. Haitzulo horietako batzuk gune arkeologiko garrantzitsuak dira, besteak beste, Trou de Chaleux (Cirque de Chaleux ondoan) eta Trou des Nutons eta Trou du Frontal haitzuloak Furfoozen.

Lesse ibaia Mosa ibaian isurtzen da, Anseremme hiribilduan, Dinant udalerrian. Lesse ibarreko beste herri batzuk Daverdisse, Han-sur-Lesse, Houyet eta Anseremme dira.

Lesse ibaia jaitsi daiteke kayakean edo kanoan Houyet-etik Anseremme-ra. Houyet-era trenez eta autobusez heldu daiteke Anseremme-tik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]