Letoniako Errifledun Dibisioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Letoniako Errifledun Dibisioa
Badge of the Red Latvian Riflemen.1919.jpg
Mota Infanteria
Sorrera 1920ko azaroa
Herrialdea Errusia eta Sovietar Errusia
Gerrak eta guduak
Lehen Mundu Gerra, Battle of Riga Itzuli, Errusiako Gerra Zibila, Urriko Iraultza, Left SR uprising Itzuli, Yaroslavl revolt Itzuli, Kazan Operation Itzuli, Latvian War of Independence Itzuli, Advance on Moscow (1919) Itzuli, Q4314060 Itzuli, Q4090267 Itzuli eta Perekop-Txongar operazioa
Kultura militarra

Letoniako Errifledun Dibisioa (letonieraz: Latviešu strēlnieki; errusieraz: Латышские стрелки) Errusiako Inperioan sortutako formazio militarra izan zen, Errusiako Armada Inperialak 1915an Letonian sortua Alemaniaren aurka Lehen Mundu Gerran Baltikoko lurraldean babesteko. Hasiera batean boluntarioen batailoia izan zen, eta 1916tik aurrera kintoak deitu zituzten, Letoniako biztanlegoan bakarrik. Guztira 40.000 bat soldadu deitu zituzten Letoniako Errifledun Dibisioa egituratzeko.

1917an Letoniako Erregimenduak boltxebikeei leialtasuna zin egin zion, eta Letoniako Errifledun Gorria izena hartu zuten (letonieraz: Latviešu sarkanie strēlnieki, errusieraz: красные латышские стрелки) eta aktiboki parte hartu zuten Errusiako Gerra Zibilan. Mosku eta Jaroslavlen boltxebikeen aurkako altxamenduak suntsitu zituzten, 1918an. Estonia, Denikin, Yudenitx, eta Wrangelen uarka borrokatu zuten.