Letoniako Independentzia Gerra
| Letoniako Independentzia Gerra | ||||
|---|---|---|---|---|
Ipar Letoniako brigada Riga askatzen, 1919 | ||||
| Data | 1918ko abenduaren 1a - 1920ko abuztuaren 11a | |||
| Lekua | Letonia | |||
| Koordenatuak | 57°00′N 24°56′E / 57°N 24.94°E | |||
| Emaitza | Letoniar abertzaleen garaipena: Rigako hitzarmena | |||
| Gudulariak | ||||
| ||||
| Buruzagiak | ||||
| Indarra | ||||
| ||||
| Galerak | ||||
| ||||
Letoniako Independentzia Gerra (letonieraz: Latvijas Neatkarības karš), batzutan Letoniaren askatasun borrokak (letonieraz: Latvijas brīvības cīņas) edo Letoniako Askapen Gerra deitua (letonieraz: Latvijas atbrīvošanas karš), 1918ko abenduaren 5etik 1920ko abuztuaren 11ra bitartean emandako gatazka multzo bat errepresentatzen du. Gerra Sobietar Errusiak proklamatu berri zegoen Letoniako Errepublika inbaditzean hasi zen eta Rigako bake hitzarmenaren sinadurarekin amaitu zen.
Gerra nolabait irregularra izan zen, bi fakzio baino gehiago elkarren aurka borrokatu baitzuten, eta honen ondorioz zenbait etapatan bana daiteke:[1]
- Lehenengo etapa: Sobietar erasoa
- Bigarren etapa: Alemaniar-Letoniar talde batuak Riga eta Kurlandia askatzen dute Sobietarren okupaziotik.
- Hirugarren etapa: Estoniar-Letoniar talde batuak Vidzeme askatzen dute Sobietarren okupaziotik.
- Laugarren etapa: Baltische Landeswehrraren (alemaniar) erasoa Estoniar eta Letoniar unitateen aurka.
- Bosgarren etapa: Landeswehrraren porrota eta Poloniar-Letoniar talde batua Latgalia askatzen dute.
Gerran Letoniak parte hartu zuen (bere behin-behineko gobernua Estonia, Polonia eta Mendebaldeko Aliatuek lagunduta — batez ere Erresuma Batuko itsas armadak —) SESBaren eta boltxebikeen iraupen laburreko Letoniako Sobietar Errepublika Sozialistaren aurka. Alemaniar interbentzioak eta Baltikoko alemaniar populazioak (noblezia nagusiki) konfliktoari beste maila bat gehitu zion, hasiera batean indar nazionalista/ententearen aliatu izendatua izan zelarik, baina sekretuan Letonia alemaniaren aldeko estatu-txotxongiloa bihurtu nahian. Bien arteko tirabirak Letoniako gobernuaren aurkako estatu kolpe baten ondorioz piztu ziren, non Alemaniarrek bere aldeko behin-behineko gobernu bat ezarri zuten, kanporatuak izan arte.[2]
Letoniarren eta sobietarren arteko su-eten baten ondoren, Letoniako lurraldean geratutako alemaniar tropa irregularren arrazoien amaiera ekarriko zuena (nominalki sobietarrak borrokatzeko geratu baitziren), alemaniarrek amarru bat egin zuten, Pavel Bermondt-Avalov generalak zuzendutako Mendebaldeko Errusiako Bolondresen Armadan sartuz. Mendebaldeko Errusiako Bolondresen Armada horretan alemanak eta Errusiako gerrako preso ohiak zeuden, Armada Zuriarekin aliatuak Errusiako Gerra Zibilaren testuinguruan. Hala ere, Bermondt-Avalov eta bere armadaren Estatu Nagusiburua, Rüdiger von der Goltz, nahiago izan zuten Letoniaren kontrola bermatzen berriz saiatu, errusiarantz mugitu baino. 1919ko urriaren 8an Mendebaldeko Errusiako Bolondresen Armadak Rigaren aurkako erasoa hasi zuen. Hasieran batean, egoera txarra ikusita, Letoniako gobernua Rigatik ebakuatu zuten. Gutxira Rigako Daugava ibaiko ezkerraldea okupatuta geratu zen. Hala ere urriaren 15ean letoniarrek Daugava ibaia zeharkatu zuten Rigatik iparraldera, eta Bolderāja eta Daugavīva gotorlekuak hartu zituzten, kontraeraso bat abiaraziz. 1919ko azaroaren 10ean eta 11n Letoniako Indar Armatuek beste eraso luze bat hasi zuten. Letoniar unitateen kopuruaz gaindituta, Bermontiarrak Rigatik ihes egin behar izan zuten. Horren ondoren Letoniako gobernua Rigara itzuli zen. Gerra oraindik ere zenbait hilabete gehiago iraun zuen. Jelgavako gudu odoltsuan, adibidez, bi aldeek galera negargarriak jasan zituzten. Azkenean abenduan Bermontiarrak errusian sartu ziren, ihes, bere gerraren parte hartzeari amaiera emanez.[3]
1920ko urtarrilan Poloniar unitateek, Letonia gurutzatuz, Latgalia askatu zuten. Handik gutxira Letoniako Sobietar Errepublika Sozialista desegin zen eta Sobietarrek eta Letoniarrek bakea sinatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Mangulis, Visvaldis. (1983). Latvia in the Wars of the 20th Century.. Princeton Junction: Cognition Books.
- ↑ Parrott, Andrew. «"The Baltic States from 1914 to 1923: The First World War and the Wars of Independence"» Lebanon (Taylor & Francis) ISBN 978-0-203-28159-8. (kontsulta data: 2025-04-13).
- ↑ «4. Die Transformation in den Baltischen Staaten» Systemtransformation als evolutorischer Prozess (De Gruyter): 67–110. 2000-12-31 ISBN 978-3-11-050872-7. (kontsulta data: 2025-04-13).