Leucocoprinus brebissonii

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leucocoprinus brebissonii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLeucocoprinus
Espeziea Leucocoprinus brebissonii
Locq., 1943
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa sabeldua da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Leucocoprinus brebissonii Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Urria Euskal Herrian. Lepiota txiki guztiak bezala, ez da jangarria, susmagarria baizik.

Sinonimoa: Lepiota brebissonii.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 3 cm arteko diametrokoa, hasieran konikoa gero zabaldu egiten da, hondo zurixkaren gainean nabarmentzen diren ezkata beltzaxkak ditu, eta erdian gune arre ilun bat, oso agerikoa. Ertza garbi ildaskatua, Coprinusena gogorarazten du.

Orriak: Estu, libreak, lehenengo zuriak, gero kremak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.[2]

Hanka: 4.5 – 6 x 0,3 – 0,6 cm-koa, zuria hasieran gero haragi kolorekoa, pruinaduna, eraztun hauskor bat du oso goian.

Haragia: Oso mehea, zuria. Usain gutxikoa.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria. [3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leucocoprinus cepistipes delakoarekin, baina hau handixeagoa da, eta ezkata zentrokide arre-lehoi kolorekoak ditu, habitata ere desberdina du: negutegiak, loreontziak, landare hondakinak etab.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

udazkenean, normalean hostozabalen azpian, baina koniferetan ere aurki daiteke. Urria.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa eta Ipar Amerika. Duela gutxi arte, perretxiko hau Europan bakarrik zegoen, baina azken urteotan Pazifikoaren ipar-mendebaldean identifikatu da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda, 187 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 357 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 288 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 328 or. ISBN 978-84-617-0196-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]