Sare orrizuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leucocortinarius bulbiger» orritik birbideratua)
Sare orrizuria
Leucocortinarius bulbiger 42075.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaLeucocortinarius
Espeziea Leucocortinarius bulbiger
Singer, 1945

Sare orrizuria (Leucocortinarius bulbiger) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Identifikatzea zaila delako, gutxi ezagutzen delako eta oraindik honen propietateak sakon aztertu ez direlako, kontuz kontsumitzea gomendatzen da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 11 (15) cm bitarteko diametrokoa, hemisferikoa, gero ganbil-laua, sarritan izurtua eta titi kamuts batekin. Ertza inbolututik laura eta gortinaren hondar zurixkekin. Azala higrofanoa, mehea, leuna, lehorra, marroi-buztin zurbil koloretik okre-gorrixkara edo okre-haragi kolorekorakoa, zuntz fin erradialekin eta batzuetan, errezelaren hondar zurixkez estalia, ugariagoak dira ertzerantz.

Orriak: Lodiak, eskotatuak, eta tartekatutako orritxoekin; zuriak, ondoren krema-buztin kolorekoak, eta ertzak osoak ditu, igurtzitakoan pixka bat ilundu egiten dira.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: 6 - 10(13) x 0,6 - 1-6 cm-koa, zilindrikoa, erraboil basal alboratuarekin, gogorra, barnehutsa, lehorra, matea; zuria eta luzetarako zuntzexkaz estalia, hondoaren kolore berekoak, eta erraboila pixka bat koloreztatzeko joera duena.

Haragia: Trinkoa, zuria txapelean eta krema kolorekoa oinean; usain ahula, apioarena eta zapore gozoa edo motela.[2]

Etimologia: Bulbiger epitetoa latinetik dator, erraboila esan nahi duen "bulbus" hitzetik eta daramat esan nahi duen "gero" hitzetik. Erraboila daramalako oinean.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarritzat jotzen den espeziea da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius multiformis delakoarekin nahas daiteke, honen haragiak ezti usaina du eta esporak heltzean, orriak arre kolorez zikintzen dira.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean hazten da, koniferoen basoetan eta hostozabalekin nahastuta daudenetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Hokkaido eta Errusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 376 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 219 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 308 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 172 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]