Leukopenia
Leukopenia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | leukocyte disease (en) ![]() ![]() ![]() eritasuna |
Espezialitatea | hematologia |
Asoziazio genetikoa | |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | D72.819 |
GNS-9-MK | 288.50 |
GNS-10 | D72.819 |
GNS-9 | 288.50 |
DiseasesDB | 32396 |
MeSH | D007970D007970 |
Disease Ontology ID | DOID:615 |
Leukopenia odoleko leukozitoen gutxiagotzearen ondorioz sortutako asaldura da.
Gizaki osasuntsu batean leukozitoen kopurua 5.000-10.000/mm3 da. Leukopenia dago kopuru hori 4.000/mm3-tik behera dagoenean.
Leukozitoak edo globulu zuriak organismoaren immunitate-sistemaren funtsezko elementuak dira. Leukopenia dagoenean immunitatea jaisten da, eta infekzioak harrapatzeko joera areagotu egiten da.
Gutxituta dauden leukozito motaren arabera hainbat leukopenia daude:
- neutropenia: < 1.000-1.500 neutrofilo/mm3. Gaitz askok neutropenia eragiten dute [1]
- linfopenia: < 1.000 linfozito/mm3. Immunoeskasiak eragiten dituzten gaitzetan agertzen da.
- eosinopenia: < 50 eosinofilo/mm3. Hainbat botikek sortzen dute, eta baita Cushingen sindromeak ere.
- monozitopenia: < 100 monozito/mm3. Anemia aplasikoak sortzen du
Leukopeniaren ohiko eragileak hauek dira:
- botika batzuk (kortikoesteroideak, metronidazola, minbiziaren aurkako kimioterapiako botikak, interferoia, etab)
- gaitz infekziosoak (sukar tifoidea, HIESa, tuberkulosia, malaria, Rickettsiaren infekzioak, etab)
- hezur-muinaren gaitzak (leuzemia, anemia aplasikoa...)
- hainbat gaitz autoimmune (lupus eritematosoa)