Leukotrieno
Itxura
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Leukotrienoak eikosanoideen taldeko molekulak dira, lipidoak beraz.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bengt Samuelsson biokimikari suediarrak izendatu zituen 1979an. Leukozitoetan aurkitu ziren eta hiru lotura bikoitz azaltzen dituztenez "leuko" eta "trieno" hitzak elkartu zituen.
Motak eta funtzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat leukotrieno ezagutzen dira, hauek dira garrantzitsuenak:
- D4 leukotrienoa (LTD4): muskulu leunaren kontrakzioa eragiten dute. Asma duten gaixoengan kontrakzio hori arnas aparatuan gertatzen da[1].
- Zisteinil leukotrienoa (LTC4): Zisteina dute erradikal gisa. Anafilaxiaren erantzun geldoko sustantzia (SRS-A) sortzen dute, muskulu leunaren kontrakzio geldoa baina iraunkorra eraginez[2].
- B4 leukotrienoa (LTB4): Kaltetutako eremuetara neutrofiloak erakartzen dituzte[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Nelson, David L.; Lehninger, Albert L.; Cox, Michael M.. (2008-02). Lehninger Principles of Biochemistry. Macmillan ISBN 9780716771081. (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
- ↑ «Dorlands Medical Dictionary» web.archive.org 2007-01-09 (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
- ↑ (Ingelesez) «Leukotriene B4» The International Journal of Biochemistry & Cell Biology 30 (2): 173–178. 1998-03-27 doi: . ISSN 1357-2725. (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lipidoak | ||
---|---|---|
|