Leurtzako urtegiak
| Leurtzako urtegiak | |
|---|---|
| Mota | aintzira |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°04′07″N 1°42′54″W / 43.0686°N 1.715°W |
| Herrialdea | |
| Foru erkidego | |
Leurtzako urtegiak Nafarroako Malerreka eskualdeko Urrotz eta Beintza-Labaien udalerrien artean dauden bi urtegi dira. Urtegi hauetara iristeko Urrotz herritik mendi aurrera doan bidea hartu behar da. 1920. urtean eraiki ziren, ustiapen hidroelektrikorako.
Beren natur inguru ederrak direla eta, Aisiarako Natur Eremu izendatuak daude, bertan erretegiak eta mahaiak nahiz informaziogunea daudelarik. Urrotz eta Eltzaburu artean, Zumardenako galtzada zahararren zati bat dago.
Ezkurra ibaiaren sarea osatzen du.
Inguruko mendiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abiapuntu honetatik (669 m) Soratxipiko mendilerroa izenekora hel daiteke: Soratxipi (1.069 m) eta Bonozorrotz (1025 m).
Pagadiek inguratzen dute zonaldea. Ikazkinena eta artzainena ofizio tradizionalak izan dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pittorzar, Mugakosoroko eta Pallueko trikuharriak eta Axerizulotako tumuluak dira inguruneetan dauden megalitoak.
XIX. mendean, Karlistaldien garaian, Larremearreko gudua gertatu zen 1835eko martxoaren 12an tropa liberalen eta karlisten artean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Leurtza izeneko webgunea.
- (Gaztelaniaz)Informazioa Wikiloc-en
- (Gaztelaniaz)[ https://www.mendikat.net/com/mount/1222 Soratxipi mendiari buruzko informazioa ].
| Euskal Herriko urtegi eta aintzirak | ||
|---|---|---|
|
Allotz • Aixola • Albina • Añarbe • Araotz • Arriaran • Arritzulegi (Mendaur) • Arrokes • Artaxoa • Artikutza • Barañain • Barrendiola • Domiko • Elo • Endara • Esa • Eugi • Ezkoritz • Ibai-Eder • Ibiur • Irabia • Itoitz • Lareo • Leurtza • Lor • Mairaga • Marion • Maroño • Muriskot • Oleta • Ordunte • Pitillas • Mendillorri • Salburua • Sarriguren • Senpere • Sobron • Urdalur • Uribarri Ganboa • Urkulu • Urrunaga • Urtatza • Xiberta • Xoldokogaina | ||
