Lev Jaxin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lev Jashin» orritik birbideratua)
Lev Jaxin

(1966)
Bizitza
JaiotzaMosku1929ko urriaren 21a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Talde etnikoaerrusiarra
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaMosku1990eko martxoaren 20a (60 urte)
Hobiratze lekuaVagankovo Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: urdaileko minbizia
Hezkuntza
HeziketaRussian State University of Physical Education, Sport, Youth and Tourism (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta izotz-hockeyko jokalaria
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Pisua82 kilogramo
Altuera189 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

FIFA: 174638 Find a Grave: 30946638 Edit the value on Wikidata

Lev Ivanovitx Jaxin (errusieraz: Лев Ива́нович Я́шин; Mosku, 1929ko urriaren 22a - ibidem, 1990eko martxoaren 20a), “Armiarma Beltza” edo “Pantera Beltza” ezizenez, sobietar futbol atezaina izan zen, batzuentzat Eduard Streltsov futbolariarekin batera Errusiako garai guztietako futbolaririk onena izan omen zen. Halaber, askok jotzen dute futbolaren historiako atezainik onentzat.

Jaxinek denen errespetua irabazi zuen, atezainaren rola irauli baitzuen, defentsa osora hedatu zuen-eta bere autoritatea. Denbora guztian aginduak ematen aritzen zen, eta gai zen area txikitik irteteko aurkarien baloiak harrapatu behar bazituen, hori guztia garai batean non atezainak atean egoten ziren 90 minutu itxaroten noiz sartu jokoan. 1958ko Munduko Kopan haren jarduerak eragin sakona izan zuen audientzia globalean, txapelketa hura telebistan eman baitzen lehen aldiz nazioartean. Goitik behera beltzez janzten zen (zehatzago esanda, urdin ilunez), eta horregatik deitzen zioten “Armiarma beltza”.

1958tik 1970era bitartean, Jaxin agertu zen lau Munduko kopatan, eta 2002an FIFAk aukeratu zuen Munduko Koparen Historiako Ametsezko Talderako. 1994an FIFAk hautatu zuen Munduko Kopetako Inoizko Talde Onenean, eta 1998an aukeratu zuten XX. mendearen Munduko Talderako. FIFAren arabera, Jaxinek gelditu zituen 150 penalti inguru futbol profesionalean —beste edozein atezainek baino gehiago. Halaber, amaitu zituen 270 partida golik hartu gabe. 1963an Lev Jaxinek Urrezko Baloia jaso zuen, atezain bakarra sari hori jasotzen. IFFHSek izendatu zuen XX. mendeko atezainik onena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan, izotz hockeyan ala futbolean aritzeko zalantzak izan bazituen ere, azkenean, 1951n, futbolari ekitea aukeratu zuen, eta Armada Gorriaren futbol taldean sartu zen, Moskuko Dynamon. Bertan 1972 arte jokatu zuen atezain gisa. Sobietar Batasuneko selekzioarekin 1956ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen, eta 1960an selekzio nazionalen Europako Kopako txapeldun izan zen. Horiez gainera, 1958, 1962 eta 1966ko mundu txapelketetan finalak jokatzera iritsi zen, eta hiruretan atezainik onenaren titulua eskuratu zuen. 1954 eta 1970. urteen bitartean, munduko futbolaririk hoberentzat hartu zuten bere espezialitatean, eta Leninen Ordena izeneko saria eman zioten bere sorterrian 1960. urtean. Bizitzako azken urteetan, gaixotasun larri baten ondorioz hanka galdu eta hil zen arte, Sobiet Goreneko diputatu gonbidatua izan zen. Armiarma beltza deitzen ohi zioten bere janzkeragatik.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Herrialdea Urtea
FC Dinamo Mosku SESBeko futbol selekzio nazionala 19491971

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]