Lev Kulexov
| Lev Kulexov | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Tambov, 1899ko urtarrilaren 1a (juliotar egutegia) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Mosku, 1970eko martxoaren 29a (71 urte) |
| Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Aleksandra Chochlova |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Moscow School of Painting, Sculpture and Architecture (en) |
| Hezkuntza-maila | Doctor of Sciences in History of art (en) |
| Hizkuntzak | errusiera |
| Ikaslea(k) | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, aktorea eta asmatzailea |
| Enplegatzailea(k) | Gerasimov Zinematografia Institutua |
| Jasotako sariak | |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | |
Lev Vladimirovitx Kulexov (errusieraz Лев Владимирович Кулешов; Tambov, 1899ko urtarrilaren 13a - Mosku, 1970eko martxoaren 29a) zinemaren teoriko errusiarra eta Moskuko Zinema Eskolako pedagogoa izan zen; bertan laborategi esperimentala sortu zuen eta, materialik ez zegoenez, filik gabeko filmak egiten ziren, argazki finkoekin. Esperientzia horretatik eratorri zen muntaia, film pusketetatik sortzen zuen errealitate espazio-tenporal berria. Adibidez: Mr. West-en abentura harrigarriak boltxebikeen herrian (Ncobycajnye prikljucenija Mistera Vesta v strane Bolsevikov, 1924).
Kuleshov efektuaren bitartez erakutsi zuen hainbat irudi tartekatuta efektu desberdina sortu daitekeela ordenaren arabera. Kulexovek muntaiaren gainean ulertzen duen kontzeptua teknikoa da, eta ez arbitrarioa, Vertoven antzera: sekuentziak plano motzetan bereizita egon behar dute; plano horiek silaba gramatikalen baliokide izan behar dute berehalako irakurketa egin ahal izateko. Bere teoria guztiak liburu batean idatzita utzi zituen: Arte zinematografikoa (1927).
