Levante Unión Deportiva (emakumezkoen taldea)
Sorrera | 1970 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | El Terrer, Paiporta | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Quico Catalán | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | María Pry | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Superliga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2019-20 | 3.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | http://www.levanteud.com/es/ | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Levante Unión Deportiva-ren emakumezkoen futbol taldea Espainiako talde indartsuenetakoa da, lau Superliga eta sei Erreginaren Kopa eskuratu baititu.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaur egungo taldearen aurrekaria Instituto Politécnico San Vicente Ferrer izan zen, 1993an sortu zena eta berehala izena aldatu zuen San Vicente Valencia Club de Fútbol Femenino bihurtuz. Izen horrekin 1997an Superliga irabazi zuen eta hurrengo urtean bigarren postuan gelditu zen.
1998an Levante Unión Deportivaren egituraren barnean sartu zen eta haren izena hartu zuen. 2000 eta 2008 artean beste hiru liga eta sei kopa eskuratu zituen.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Emakumezkoen Superliga (4): 1997, 2001, 2002, 2008.
- Erreginaren Kopa (6): 2000, 2001, 2002, 2004, 2005, 2007.
- Espainiako Superkopa (0): finalista 2020-21ean.