Leviatan
- Artikulu hau munstro mitologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leviathan (argipena)».

Leviatan[1] (hebreeraz: לִוְיָתָן, moderno: Livyatan, tiberieraz: Liwyāṯān, "kiribildua") feniziar mitologiako itsas munstroa da, Biblian aipatzen dena. Joben Liburuan (Job XL) krokodilo gisa azaltzen da:
« | Haren aurrean kito segurtasuna, hura ikustea nahikoa lurrera erortzeko. |
» |
—Elizen Arteko Biblia, Job 41, 1-3 [2] |
Sinbolismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Neurri handi batean, edozein itsas-munstro erraldoien sinonimo bilakatu da. Literaturan (Herman Melvilleren Moby Dick liburuan adibidez) balea handia bat da, eta hebreera modernoan "balea" esan nahi du. Oro har, izua eragiteko munstro edo amesagaizto ere izan daiteke.

Sinbologia kristauan, Satanekin lotutako deabrutzat ere hartu izan da Leviatana. Bizantzioko tradizioan, bereziki, infernuarako sarbidea zen Leviatanaren aho irekia. Ideia hau Europako mendebaldera ere etorri zen, 14. mendean, eta arte gotikoan agertzen da[3], baita Euskal Herrian ere, San Martin Tourskoaren elizako margoetan (Gazeo, Iruraitz-Gauna, Araba).
Hobbesek, XVIII. mendeko ingeles filosofoak, estatuaren funts autoritarioa arrazoitu zuen Leviathan liburuan. Hobbesen ustez, estatua leviatan bat da -eta horrela izan behar du- despota, mugarik gabeko aginteduna. Estatua da subirano bakarra, eskubide guztien emailea, berez legitimoa, edozein izugarrikeria eginda ere; herritarrek, ordea, ez dute inolako eskubiderik, estatuak aitortutakoez besterik. Itxura guztien azpian, estatua leviatan da beti, botereduna, nahierara joka dezakeena, edozein legez, zeinahi erakunderen bidez[4]. Hobbesen ondoren metafora politiko-filosofiko hau sarri erabili da, Leviatan, botere sarri despotikoaren sinboloa, dela literaturan zein zinean ere 21. mendean[5][6].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
- ↑ Elizen Arteko Biblia (euskaraz). Job 41, 1-3. (Noiz kontsultatua: 2018-08-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Tolosa, José Antonio. «Zaragoza (Monasterio del Santo Sepulcro)» www.aragonmudejar.com (Noiz kontsultatua: 2018-08-26).
- ↑ Manjon Lozoya, Roberto. «Espainiar Leviatan eta haren biktimak - GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-26).
- ↑ «Leviafan (2014) - Azpitituluak euskaraz» azpitituluak.com (Noiz kontsultatua: 2018-08-26).
- ↑ «Leviathan (2012) - Azpitituluak euskaraz» azpitituluak.com (Noiz kontsultatua: 2018-08-26).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |