Lewis Capaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lewis Capaldi

Bizitza
JaiotzaGlasgow1996ko urriaren 7a (27 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaWhitburn (Mendebaldeko Lothian)
Eskozia
Glasgow
Edinburgo
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaSt Kentigern's Academy (en) Itzuli
New College Lanarkshire (en) Itzuli 2016) Higher National Diploma (en) Itzuli : musika
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, abeslaria eta musikagilea
Jasotako sariak
Genero artistikoablue-eyed soul (en) Itzuli
pop musika
pop rock
Musika instrumentuaahotsa
gitarra
pianoa
DiskoetxeaCapitol Records
Virgin
Vertigo

lewiscapaldi.com
IMDB: nm10003559 Facebook: lewiscapaldi Twitter: LewisCapaldi Instagram: lewiscapaldi Youtube: UCveFkLdSOUsGwMJEgedO9dQ TikTok: lewiscapaldi Souncloud: lewiscapaldi Spotify: 4GNC7GD6oZMSxPGyXy4MNB iTunes: 1213405916 Last fm: Lewis+Capaldi Musicbrainz: 526aab94-697f-44a9-b630-41d1c0505953 Songkick: 7156949 Discogs: 6212054 Allmusic: mn0003640168 Deezer: 12088868 Edit the value on Wikidata

Lewis Capaldi (Glasgow, 1996ko urriaren 7a) eskoziar abeslari eta musikari bat da. 2018. urtean ezagun bihurtu zen "Someone You Loved" abestiarengatik[1] eta 2019an atera zuen Divinely Uninspired to a Hellish Extent diskoak Irlandako eta Erresuma Batuko errekor guztiak hautsi zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik izan zuen musikarekiko zaletasuna eta 2 urte baino ez zituela gitarra eta pianoa jotzeko gaitasuna zuela ikusi zen. 9 urterekin publikoaren aurrean abesten hasi zen eta SoundCloud plataformara musika igotzen hasi zen[2].

17 urte zituena Ryan Walter managerrak aurkitu zuen eta Virgin EMI Recordsekin kontratua sinatu zuen[3]. Aurreneko singlea "Bruises" izan zen eta Erresuma Batuko zerrendetan 17. postua eskuratu bazuen ere platinozko abestia izan zen 600.000 kopia saldu baitzituen. Baina "Someone You Loved" izan zen arrakasta lortu zuen siglea, Irlandako eta Erresuma Batuko zerrendetan zazpi astetan zehar lehenengo postuan izan baitzen. Kanadan eta Estatu Batuetan ere lehen postura iritsi zen.

2019an bere aurreneko diskoa atera zuen, Divinely Uninspired to a Hellish Extent. Atera eta astebetera urrezko diskoa izan zen eta hilabete batean platinozkoa izatea lortu zuen[4]. 2019ko abuztuan Ed Sheeran musikariaren kontzertu biran telonero aritu zen eta harekin batera kantatu ere egin zuen bi kontzertutan[5]. 2020ko Grammy Sarietan "Someone You Loved" abestiarengatik izendapena jaso zuen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Divinely Uninspired to a Hellish Extent (2019)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Scotland's Lewis Capaldi Lands First U.K. No. 1 Single» Billboard (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  2. (Ingelesez) Bruner, Raisa. «5 Songs You Need to Listen to This Week» Time (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  3. «https://twitter.com/capitolrecords/status/883113723312750592/» Twitter (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  4. «Charts analysis: Lewis Capaldi scores gold album in second week at summit | Analysis | Music Week» www.musicweek.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  5. (Ingelesez) «Lewis Capaldi convinced his success 'can't last'» BBC News 2019-09-05 (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]