Edukira joan

Lezetxikiko aurpegibikoa

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lezetxikiko aurpegibikoa
Jatorria
Aurkikuntza lekuaLezetxiki
Ezaugarriak
Materiala(k)Lutita
Dimentsioak132 (altuera) × 87 (zabalera) × 27 (sakonera horizontalean) mm
Deskribapena
Honen parte daEuskal Herriko historia 100 objektutan
Kokapena
LekuaGordailua
BildumaGordailua
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Lezetxikiko aurpegibikoaren gaineko zortzi datu.

Lezetxikiko aurpegibikoa Arrasateko Lezetxikin aurkitutako eskistozko aurpegibiko bat da. Forma obalatua du, eta bere alde distalean mozketa zuzena du. Mousteriar garaiko V. mailan aurkitu zen[1], orain dela 100.000 eta 60.000 urte artekoa, eta Neandertalek egindakoa da[2].

Sakontzeko, irakurri: «Paleolitoa Gipuzkoan#Erdi Paleolitoa»

1961ean hasi zen V. maila induskatzen, Jose Migel Barandiaran eta Jesus Altunaren lanari esker. Ikertu zenean, Erdi Paleolitoko lehen estratuak izan ziren Kantauri itsasoaren mendebaldean[3]. V. mailak bi azpigeruza zituen, Va, antzua arkeologiaren aldetik, eta Vb, non industria litikoa aurkitu zen, baina lanketako arrasto gutxi, ziurrenik harria beste lekuren batena lantzen zutelako[4]. Ez da egon modu zuzenik datazio absolutu bat egiteko, baina uste da V. maila orain dela 60.000 eta 100.000 urte artean sortu zela[3].

Lezetxikin aurkitutako tresna gehienak suharrizkoak dira, Urbasa, Trebiñu eta flyschekoa[3]. Beste tresna gehienak lutitarekin egiten dira, normalki Urgoniar kareharrien gaineko flysch beltzean agertzen direnak. Lezetxirin kasuan, 2 kilometro ipar-mendebaldera agertzen dira horrelakoak[3]. Maila berean kuartzitazko beste tresna bat agertu zen[3].

14 zentimetro luze, 9 zentimetro zabal eta 3 zentimetro sakon neurtzen dituen lutitazko tresna da (batzuetan eskisto gisa agertzen da). Bi aldiak nabarmen asimetrikoak dira. Aurpegietako bat hiru epetan landu zen. Lehenengoan zati handiak erauzi zitzaizkion, gutxienez 6 zentimetrokoak. Ondoren, perimetroan tamaina ertaineko beste zati batzuk kendu zitzazkion, 2-3 zentimetrokoak. Azkenik, xehetasun txikiagoko kolpe txikiagoekin zentimetro bateko zatiak kendu zitzaizkion perimetroan. Beste aldeak naturan zuen itxuraren eremuak ditu, eta erauzitako zatien kopurua txikiagoa da.[3]

Paleolitoaren hasieran oso ohikoa den pieza mota bat da, erabilera anitzekoa. Normalki, errekarriak erabiltzen zituzten horrelako tresnak egiteko, eta mozketaren bidez sorbatz luzea lortzen zen, kasu honetan bi aurpegietan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Álvarez Alonso, David; Arrizabalaga, Álvaro. (2012-07-23). La secuencia estratigráfica inferior de la cueva de Lezetxiki (Arrasate, País Vasco). Una reflexión necesaria. ISSN 0514-7336. (kontsulta data: 2025-06-16).
  2. Arrizabalaga, Álvaro; Iriarte, María José. (2011). Ehiztari-biltzaileak Gipuzkoako Historiaurrean = Los grupos de cazadores-recolectores en la Prehistoria de Gipuzkoa. Arkeologia 0.1. Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Guipúzcoa ISBN 978-84-7907-666-5. (kontsulta data: 2025-03-20).
  3. 1 2 3 4 5 6 Lazuén, Talía; Altuna, Jesús. (2012-07-23). Organización tecnológica de las primeras sociedades neandertales del Cantábrico. Lectura de las industrias líticas y de la fauna de los niveles inferiores (V, VI y VII) de la cueva de Lezetxiki. ISSN 0514-7336. (kontsulta data: 2025-06-16).
  4. Barandiaran, Jose Migel; Altuna, Jesus. (1965). «Exploración de la cueva de Lezetxiki (Mondragón) (Campaña de 1964)» Munibe (Aranzadi).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]