Lezo

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lezo
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Lezo Jaizkibel 0001.JPG
Lezo. Atzean, Jaizkibel mendia.
Lezoko bandera

Lezoko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Oiartzualdea
Izen ofiziala Lezo
Alkatea Kepa Garbizu Azkue EAJlogo.jpg
Posta kodea 20100
INE kodea 20053
Herritarra lezoar
Kokapena
Koordenatuak 43° 19′ 16″ N, 1° 53′ 56″ W / 43.321111111111°N,1.8988888888889°W / 43.321111111111; -1.8988888888889Koordenatuak: 43° 19′ 16″ N, 1° 53′ 56″ W / 43.321111111111°N,1.8988888888889°W / 43.321111111111; -1.8988888888889
Lezo hemen kokatua: Gipuzkoa
Lezo
Lezo
Lezo (Gipuzkoa)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 12,94 km2
Garaiera 18 metro
Distantzia 7,5 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 6.002 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -54)
% 49,68 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 50,32
Dentsitatea 463,83 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 0,68
Zahartze tasa[1] % 11,2
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 40,92
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 75,72 (2011)
Genero desoreka[1] % 4,26 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 10,92 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 53,85 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 21,5 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1202
udalerria 1833. urtea
Webgunea http://www.lezo.eus


Lezo Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerria da. Oiartzualdeko eskualdean dago, Errenteriarekin, Pasaiarekin eta Oiartzunekin batera. 6.002 biztanle zituen 2016. urtean

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lezo Jaizkibel mendiaren eta Pasaiako badiaren artean kokaturik dago, Errenteria eta Pasai Donibaneren arteko bidean. Gaintxurizketa gainean ere Lezoko auzune batzuk badira.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lezok badian antzina zuen kokagune estrategikoak bide ematen digu hipotesi gisa seinalatzeko bere lurretan erromatarrek portu bat eduki zutela, gaur egun parrokia-eliza dagoen muinoaren babesean. Interesgarria da zenbait toponimo nabarmentzea, esaterako, "Port de Lazon" XIII. mendean eta "Portua" XVII. mendean, Zubitxoren inguruetan, gaur egun badiako uretatik lehorraldera urrun dauden guneetan.

Bestalde, inguruetako jatorrizko biztanleriak aldaketa handirik gabe segitu zuen bere artzain erako ekonomiari lotua, urtaroen arabera Jaizkibelgo larreetatik barne aldeko mendietara lekuz aldatzen.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lezoko herrialdean finkaturiko populazio-gune baten lehen aztarrenak X. mendetik datozkigu, Oiartzun ibaiaren bailara Nafarroako erregeren menpean zegoeneko garaietatik alegia. Historiako momentu hura, oro har, segurtasun faltak markatu zuen, are gehiago gure kasuan, pirata normandiarren harrapaketa-erasoak medio. Halere, XIII. mendean jadanik, Gipuzkoa Gaztelako Erresumak hartuz gero, Done Jakue Bidearen itsasaldeko pausalekuetariko bat bilakatutako hirigune txiki bat izaki, eta itsas lanetan gero eta gehiago saiatzen zen populazioa zuela, Lezoren lurralde-esparrua zedarriturik geratu zen.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendean eta XVII.aren zati batean, nolabait ere oparotasun garaia, itsasoari lotutako jarduerek egundoko garapena izan zuten Lezon nekazaritzaren aldean. Horretan eragin handia izan zuen Pasaiako portuaren garrantzi estrategikoak, eta halaber, merkantzien karga eta deskargari dagokienez bertakoek eduki zituzten itsas pribilegioek.

Alabaina, XVII. mendeko krisiaz gero, ekonomia nekazaritzara itzuliz joan zen poliki-poliki, harik eta XVIII. mendearen bukaerarako Lezoko ekonomian garrantzirik zeukan itsas lanbide bakarra itsas bazterreko arrantza izan arte. Laborantza, aitzitik, aberasturik suertatu zen, neurri batean teknika berriak erabiltzeagatik eta kanpotik ekarritako laboreak sartu zirelako, esate baterako artoa eta patata.

Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lezoko hirigunea garai hartan Gurutze Santuaren plazara biltzen ziren antzinako Kale Nagusiak eta San Joan kaleak, parrokia- elizatik hurbileko zenbait etxek (esaterako, Jauregia eta Lezoandia etxea) eta Bizkaia auzoak osatzen zuten. Etxeetan ugariak ziren baratzeak eta dolareak. Alabaina, bertako jendearen enpleguak gehienbat itsas bazterreko arrantza, balearen eta bakailaoaren arrantza, Andaluziarekin eta Amerikarekin merkataritza, itsasohointza, Erregeren Armada eta ontzigintza izan ziren. Interesgarria da nabarmentzea 1641 eta 1750. urteen artean parrokiako zenduen liburuan erregistraturikoen %18 baino gehiago itsasoan edota Euskal Herritik kanpo hil zela.

Nekazaritza arloan, eskualdean, baserria izan zen produkzioaren oinarrizko gunea. Horrelako jarduera nagusiak lan hauetara biltzen ziren: gari, arto eta barazkien laborantza, sagardogintza, eta behi, ardi eta zerrien hazkuntza.

Era berean, Lezok Pasaiako portuan duen kokaguneak bi ontziraleku eta ontziola batzuk edukitzeko bide eman zuen. Ontziraleku nagusiak, Lezoko kaikoak, Kale Nagusitik eta San Joan kaletik bidexka ugari zituen; arrantzontzi txiki eta txalupentzako babeslekua izan zen. Bestea, Portua izeneko ontziralekua, Bekoerrotako itsasadarrean kokatua pasaiarien ontziak abiatzen ziren tokia zen Herrera edo badiako edozein puntutara joateko.

Port de la Borda izenez ere ezagunak ziren Lezoko Erregeren Ontziolak. XVIII. mendetik aurrera Bordalaborda izena hartu zuten. Port de la Bordako itsasadarrean kokaturik zeuden, Bizkaia auzoan, eta bertan Lezoko arotz eta itsas-arotz ugari aritu zen lanean. Espainiar Inperioko garrantzitsuenetakoak izan ziren. 1597an hasi ziren eraikuntza lanak Antonio Urkiola jenerala, superintendentea, eta Onofre Isasti gaztea hornidura arduraduna zirela. Ontziolen alboan soka lantegi handi bat eta Maria Magdalenari eskainiriko ermita ere bazeuden.

Lezo Unibertsitate izenarekin, 1203tik XIX. mendearen lehen herenera arte, Hondarribiaren jurisdikziopean egon zen, XIX. mendean lortu zuen herri izaera bere udaletxe eta guzti. Lehen ere bitan saiatua zen izaera hori lortzen, 1615ean Hazienda Kontseiluaren aurrean eta 1754an Gaztelako Kontseiluaren aurrean, beti Irun eta Pasai Donibanerekin loturik egon baitzen.

Aro garaikidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lezoko Udaletxeko goialdean dagoen armarria.

XVIII. mende amaieratik 1876 arte Lezok, probintzia osoak bezala, gerrate eta eskasia aro luzea bizitu zuen, XIX. mendea bukatu baino lehenago, ordea, industrializazioa, eta ondorioz, modernizazioa hasi ziren. XX. mendean zehar industria garapenak hazkunde demografiko handia eragin du.[3]

Independentziako gudaren ondotik baxurako arrantzak Lezoko ekonomian berebiziko garrantzia izaten jarraitu zuen, nahiz eta 1816 eta 1817ko hondoratzeetan bi txalupa galdu eta 16 arrantzale hil. Industriak eragin izugarria izan zuen gerora eta baxurako arrantza desegin zuen. Era berean, nekazaritzaren nagusitasunarekin ere bukatu zuen.

Lezoren industria garapenaren hasiera XIX. mendekoa da. Hala, 1857an Errenteriako "Sociedad de Tejidos de Lino"ren menpeko 8 ehundegi bakarrik baldin zeuden, bakoitzak lagun bati lan ematen ziola, eta mende bukaerarako zenbait lantegi zabaldu ziren. 1901ean hiru ziren: "La ocasión" teila eta adreilu fabrika, 34 langilerekin; "Sociedad Anónima Española de Productos Tárticos", 30 langilerekin; eta "Ustekabekoa" tapiz eta ehun fabrika, 6 langilerekin. Gainera, lezoar askok Errenteriako lantegietan egiten zuen lan.

1923 baino lehenago, lantegi berriak zabaldu ziren, "Unión Alcoholera Española" legami fabrika, "Unión Comercial Pakers" galleta fabrika, "Guittet y Cía. berniz eta sekante fabrika, "Fabrica Española de Papeles Químicos, S.L." eta "Castellanos y Cía." upel fabrika.

1950az geroztik, Francoren diktadura garaian, industrializazioa arrunt azkartu zen, immigrazio uhin handia eragin zuena. Horrek ekarri zuen hiritartzearen ondorioz, etxe asko egin ziren, karrika eta auzo berri ugari sortu eta baserri asko galdu ziren.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lezoko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko maiatzaren 25eko udal hauteskundeetan 2.852 hauteslek hartu zuten parte, hautes erroldaren % 57,93k. Alderdien botoak honela banatu ziren:[4] EAE-ANVk zortzi zinegotzi, EAJk hiru zinegotzi, PSE-EEk zinegotzi bat eta EB-Aralar koalizioak beste zinegotzi bat.

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Ainhoa Zabalo hautatu zuten alkate. Hauteskunde horietan ezker abertzalearen ordezkari zen Bildu koalizioak bederatzi zinegotzirekin gehiengo osoa lortu zuen. EAJ alderdiak hiru zinegotziak mantendu zituen, eta PSE-EEk bat.

2015eko udal hauteskundeetan aldaketa nabarmena gertatu zen, EAJ izan baitzen boto gehien eskuratu zuen alderdia. Hiru zinegotzi gehiago lortu zituen, aurreko hauteskundeetan baino hiru gehiago. Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bildu koalizioak, berriz, hiru zinegotzi galdu zituen eta seirekin geratu zen. PSE-EEk lehendik zeukan zinegotzia mantendu zuen. Emaitza horien ondorioz, EAJ alderdiko Kepa Garbizu hautatu zuten alkate.

Lezoko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6 / 13
1.186 (% 44,11)
3 / 13
478 (% 19,13)
Euskal Herria Bildu*
6 / 13
1.141 (% 42,43)
9 / 13
1.443 (% 57,74)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 13
300 (% 11,16)
1 / 13
260 (% 10,40)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016 Jesus María Martiarena (EAJ)
2015 Kepa Garbizu (EAJ)
2011 Ainhoa Zabalo (Bildu)
2007 Haritz Salaberria (EAE)
2003[5] Kepa Garbizu (EAJ-PNV)
1999 Aitor Sarasola (Euskal Herritarrok)
1995 Mikel Arrizabalaga (HB)
1991 (EAJ-PNV)
1987 Mikel Arrizabalaga (HB)
1983 Arantza Zeberio (EAJ-PNV)
1979 Patri Urkizu (independentea)

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trapujale

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Iparraldeko goi nafarrera»
Sakontzeko, irakurri: «Beterriko gipuzkera»

Lezoko euskara, XIX. mendean, iparraldeko goi nafarrera zen, Irungo aldaerakoa zehazki esanda. Halaxe sailkatu zuen orduko hartan Luis Luziano Bonapartek, eta geroztiko euskalariak bat etorri dira. Hala ere, XX. mendearen bukaeratik, beterriko gipuzkera da Lezoko euskara, Koldo Zuazok eta beste hainbat euskalarik egindako dialektologia azterketetan agertu denez.[6]

Ereserkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tomas Garbizuk idatzi zuen Lezoko Herria:
Itsaso gainetik
Jaizkibel mendia. (Bis)
Mendi gibelean
Jaizkibel oinetan
Lezoko herria.
Hemen biltzen dira
euskaldun jendea, (Bis)
antzinetik baita
guztiz ezaguna
Gurutze Ahalduna.
Ezker eskubi
zelai baserri,
ondorengoen oinarri,
ohitura zaharrak,
agurgarriak,
herriko seme gizon argiak.(Bis)
Gora, gora Lezo
hain izen haundiko, (Bis)
gure aurrekoen
sorleku garbia
Euskaldun Herria. (Bis)

Lezoar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2.   «UEMA-Atlasa», Euskararen erabilera (UEMA), http://46.226.108.156/UEMA/atlas.html .
  3. Aranzadi: Lezo- Gizarte mugimendua XX.mendean.pdf 2011/12/01ean kontsultatua
  4. Elpais.com. Elecciones Mayo 2007 - Lezo (azken kontsulta: 2007-12-31) (Gaztelaniaz)
  5. 2003ko Udal Hauteskundeetan legez kanpo utzitako Herri Plataformen zerrenda
  6. Joxe Luix Agirretxe Mitxelena eta Imanol Esnaola Arbiza: Lezoko euskararen azterketa, Lezoko Unibertsitateko Udala, 2000. urtea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lezo Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa