Lezoko frontoia
Itxura
Lezoko frontoia | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Lezo |
Koordenatuak | 43°19′14″N 1°53′56″W / 43.32067°N 1.89878°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1818 |
Ondarea | |
EJren ondarea | 54 |
Lezoko pilotalekua Lezon dagoen eta 1818an eraiki zen pilotalekua da, Goiko plazan, San Joan Bataiatzailearen elizaren, ondoan kokatzen dena. Gipuzkoako pilotaleku zaharrenetako bat da[1].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1926. urtean berriztatzeko obra garrantzitsua egin zen Ramon Cortazar arkitektoaren zuzendaritzapean.
Pilotaleku hau irekia da eta ezkerreko pareta laburra eta kurba bat eginez jaisten da frontisetik urruntzean. Frontisa hareharrizkoa da, kareharrizko lauzez estalia eta beheko zatia luzitua eta margotua du. Frontisaren gainean, plaka batean, "Goiko Plaza 1926" jartzen du. Pilotalekuak zoruan hormigoi leundua du[1].
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «Lezo: ondarea eta hiri garapena. Lezoko historia urratsez urrats 5» Issuu (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).
- ↑ «Lezoko frontoia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-21).