Li Keqiang
Li Kenqiang (liː kəˈtʃjɑːŋ ahoskatua; txinera tradizionalez: 李克強; txinera sinplifikatuz: 李克强; pinyinez: Lǐ Kèqiáng; mandarinez: lì kʰɤ̂.tɕʰjǎŋ; 1955eko uztailaren 1a) txinatar politikaria da, Txinako Herri Errepublikako lehen ministro izendatua izan zena 2013. urtean. Ekonomialaria lanbidez, Li Txinako agintari gorenetako bat da, Txinako Finantza eta Ekonomia Gaietako, Atzerriko Gaietako, Segurtasun Nazionaleko eta Erreforma Handietako partaide garrantzitsu izateaz gain. Gain[era, Txinako Alderdi Komunistaren Idazmahai Iraunkorreko bigarrena da, erakunde hori da de facto herrialdeko erabaki garrantzitsuenak hartzen dituena. Li "txinatar buruzagitzako bosgarren belaunaldiko" kide da, Xi Jinping idazkari nagusiarekin batera. Forbes-ek Li munduko hamabigarren pertsonarik boteretsuena bezala sailkatu zuen 2015 eta 2016. urteetan.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |