Libe Goñi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Libe Goñi Garate» orritik birbideratua)
Libe Goñi

Bizitza
JaiotzaOteitza1947ko ekainaren 7a (76 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDonostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmaisu/maistra

Libe Goñi Garate (Oteitza, Nafarroa Garaia, 1947ko ekainaren 7a) maistra ohia da. Seaska, Iparraldeko ikastolen federazioko lehen irakaslea izan zen. 2006an Reiki irakasle bilakatu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Libe Oteitzan jaio zen, baina 3 urte zituela Lazkaora joan zen bizitzera, bere amak bertako eskola publikoko irakasle lana lortu baitzuen 1950ean.

1953tik 1957ra Lazkaoko eskola publikoan ibili zen ikasle. Bigarren mailako ikasketak ostera, urrunago egin zituen, lehenik Ordizian (1957-1961), ondoren, Donostiako Montpellierreko seroran barnetegian 4garren urtea eta errebalida egin zuen, toki hortan urte pare bat gehiago gelditu zen, harik eta andereñoen residentzia zabaldu eta bertara joan zen arte, Pakita Arregi  buru zelarik.

1962an, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan hasi zen magisteritza ikasten.

Irakasle ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak amaitu eta irakasle praktikak Elbira Zipitriaren ikastolan eta, batez ere, Karmele Esnalenean egin zituen. Handik, Andoaingo ikastolako zuzendari lana betetzera joan zen.

1969ko otsailean, Ipar Euskal Herrira heldu zen, Lapurdira Donibane Loitzunera, ihesean.Seaskako lehen irakaslea izan zen. Lehenengo Argitxu Nobliaren etxean, ondoren, Arrangoitzeko ikastolara pasatu zen 1970ean.

Baionakora itzuli zen 1980an; Angelun egin zituen azken irakasle urteak, 2001etik 2007ra bitartekoak.[1][2][3][4][5]

Bere bizitza profesional osoa ikastolen zerbitzuan eman ondoren, 2002an Reiki munduan sartu zen, depresio handi baten ondotik, eta 2006an Reiki irakasle bilakatu zen eta ikastola eta Reikia elkarrekin eraman zituen ikastolan erretiroa hartu arte.[6]

Olentzeroren mezulari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Libe lan asko egindakoka da kultura arloan, bai irakaskuntzan baita euskal ohituren berpiztzaile gisa ere, bereziki ikastolen bidez, olentzeroren ohitura iparraldean gizarteratzen lagunduz. Arragoitzeko ikastolan 1971- 72 Abenduan herriko enparantzan Elizaren aintzinean, haur bat jantzi zuen olentzero, eta hor hasi Olentzereroren ibilaldia ikastolaren bidez Ipar Euskal Herri guztian..[7]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Har 3 minutu zuretzako. (Zortziko, 2021).[8][9]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2009an Argizaiola saria jaso zuen Durangaldeko Gerediaga Elkartearen eskutik. Euskaraz irakasten hasi ziren lehenbiziko ikastoletako andereñoen izenean jaso zuen saria. Hasierako andereñoen kemena eta guraso askoren ekina eta ahalegina funtsezkoak izan baitziren euskalduntze prozesuan.
  • 2010ean Alkartasuna Fundazioak "Ohorezko lauburua" eman zion "Euskal Kultura eta euskara sustatzeagatik eta defendatzeagatik" Iparraldeko ikastoletako lehen andereñoa eta euskal eskola publikoaren andereño aitzindarien kolektiboaren kide nabaria izateagatik.[10][11][12]
  • 2021ean I. Monzon-Ganuza saria Olaso Dorrea Fundazioa eta Bergarako Udalaren eskutik.[13][14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berria. «Libe Goñi Garate. (Oteitza, Nafarroa, 1947)» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Hik Hasi» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  3. «50 urte dira Iparraldeko lehen ikastolak ateak ireki zituenetik» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  4. «Aurkezpena - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  5. https://www.naiz.eus/en/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2018-05-12-07-00/pages/31.pdf
  6. «7 Best Bertzela bizi: Libe Goñi, Reiki irakasle ideas | reiki, gipuzkoa, mundu» Pinterest (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
  7. https://www.eke.eus/eu/kultura/ondarea/ondare_inmateriala/olentzero/libe-goni/view
  8. «'Har 3 minutu zuretako / Prendre 3 minutes pour soi / Date 3 minutos para ti'» www.kulturklik.euskadi.eus 2021-05-27 (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  9. «"Har 3 minutu zuretako" liburuaren aurkezpena» EKE (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  10. «Alkartasuna Fundazinoak Basterretxea, Goñi, Robles eta Iturrioz sarituko ditu euskal kulturea aberasteagaitik» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  11. «Nestor Basterretxea, Libe Goñi, Ugutz Robles y Andoni Iturrioz, 'Lauburus de honor' | País Vasco | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  12. Sariak. II Edizioa « Alkartasuna Fundazioa. (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  13. Hermosilla, Gotzon. «Libe Goñi Garatek jasoko du I. Monzon-Ganuza saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  14. «Libe Goñi Garateri eman diote I. Monzon-Ganuza saria» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]