Sozioliberalismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Liberalismo sozial» orritik birbideratua)
John Stuart Mill.

Sozioliberalismoa (alemanez: Sozialliberalismus, gaztelaniaz: socioliberalismo, nederlanderaz: Sociaalliberalisme) edo liberalismo soziala (Alemanian ezkertiar liberalismoa -alemanez: Linksliberalismus-[1][2][3], Estatu Batuetan eta Kanadan liberalismo modernoa - ingelesez: modern liberalism-[4] eta Erresuma Batuan liberalismo berria- ingelesez: new liberalism- deitua) liberalismoaren korronte bat da. Korronte honek, John Stuart Milli jarraituz, interakzio sozialean pentsatuz gizakien barne-garapena eta garapen materiala bere pentsamenduaren erdigunean jartzen du.

Politikari dagokionez, bere etika autoritarismoaren aurkakoa da, eta gizakiak erabakiak hartzeko prozesuan inplikatzea du helburu, horregatik demokraziaren beharra nabarmendu du. Ekonomiari dagokionez, gizarte-erregulazioa eta Estatuak ekonomian neurrizko esku-hartzea egitea proposatzen du,[5] monopolioen eraketa eta interes monopolistikoen sendotzea zigortzeko. Sozioliberalak kritikoak dira sozialismo errealarekin eta ekonomia sozializatzeko asmoarekin; izan ere, haien ustez, ekonomia paternalismoan erortzen da, merkataritza-askatasuna mugatzen du eta eraginkortasun ekonomiko eza eta injustizia soziala sortzen ditu, ez, ordea, sozialismoaren beste korronte moderatu batzuekin, sozialdemokraziarekin adibidez. Sozioliberalen arabera, Estatuaren funtzioa aukera-berdintasuna bermatzea da, garapen pertsonala eta herritar guztien askatasuna sustatuz, baina inola ere ez erabakiak hartzerakoan horiek ordezkatzeko.

Sozioliberalismoa liberalismo klasikoaren korronte aurrerakoi gisa sortu zen, eta justizia soziala eta demokrazia liberala sartu zituen erreforma-programan. Europa kontinentalean jatorria duen teoria bat da, batez ere Kant eta Voltairerekin lotutako korronte arrazionalista ilustratuetan oinarritua, baita liberalismo ilustratu britainiarrean ere, bereziki John Lockeren teoria politikoan. Haratago, sustraiak aurki daitezke iusnaturalismoaren jatorrian, Tomas Akino eta Francisco Suárezengan, Salamancako Eskolan, eta humanismo errenazentistan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hoensbroech, Paul Kajus Graf (1912). Der Linksliberalismus. Leipzig.
  2. Felix Rachfahl (1912). Eugen Richter und der Linksliberalismus im Neuen Reiche. Berlin.
  3. Ulrich Zeller (1912). Die Linksliberalen. Munich.
  4. Pease, Donald E.; Wiegman, Robyn. (2002). The Futures of American Studies. Duke University Press, 518 or..
  5. (Ingelesez) Slomp, Hans. (2000). European Politics Into the Twenty-First Century: Integration and Division. Westport: Greenwood Publishing Group, 35 or. ISBN 0275968146..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.