LibreOffice Impress

Wikipedia, Entziklopedia askea
 LibreOffice Impress
Jatorria
Sorrera-urtea2011
Azken bertsioa7.2.7
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaC++ eta Java
Sistema eragileaOpenDocument Presentation fitxategi familien formatua eta PowerPoint show (en) Itzuli
Idatz dezakeOpenDocument Presentation fitxategi familien formatua
Deskribapena
Honen parte daLibreOffice
Ekoizpena
GaratzaileaThe Document Foundation (en) Itzuli
libreoffice.org…

 

LibreOffice Impress LibreOffice bulegoko paketearen aurkezpen-programa da, The Document Foundationek garatua OpenOffice.org Impress-en fork bat. MicroSoften PowerPointen eta Corel-eko Corel Presentations-en antzeko aurkezpen-programa da. Jendaurreko aurkezpenak, aurkezpen digitalak prestatzeko erabiltzen da.

Formatu irekiko .odp fitxategiak modu lehenetsian sortzeko prestatuta dago baina .pptx, .pdf eta beste zenbait formatutako fitxategiak ere sor ditzake.

LibreOffice pakete osoa bezala, GNU lizentziapean argitaratutako software librea da Impress, eta hainbat plataformatan erabil daiteke, besteak beste, Linux, FreeBSD, Mac OS X eta Microsoft Windows plataformetan.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Impress-en ezaugarri batzuk:

  • Diagramak, marrazketa-objektuak, testuak, multimedia edukiak eta beste elementu asko izan ditzaketen diapositibak sortzeko aukera ematen du. Eta elementu desberdinak nahas daitezke aurkezpenean zehar eta diapositiba bakar batean.
  • Diapositiben arteko hainbat trantsizio mota eskaintzen ditu, diapositiba bateko elementuen animazioak eta multimedia-efektuak egiteko zenbait aukera ematen ditu.
  • LibreOffice Draw-en grafiko bektorialak sortzeko tresna asko Impress-en ere badaude.
  • Txantiloiak erabiltzeko aukera ematen du. Software librearen komunitateak sortutako txantiloiak partekatzeko aukera.
  • Microsoft Powerpoint aplikazio pribatiboaren aurkezpenak inportatu, aldatu eta esporta ditzakezu.
  • Esportatzeko aurkezpena PDF eta SWF formatuak erabil daitezke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]