Lichenomphalia umbellifera
Lichenomphalia umbellifera | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Lichenomphalia |
Espeziea | Lichenomphalia umbellifera |
Lichenomphalia umbellifera Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoa: Onphalina umbellifera
Ez du sukalderako balio, Ez du haragirik.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 0,5 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa. Lehenik ganbila, gero hondoratua edo inbutu forman, gardentasunagatik ildaskatua, koloreztatua (gris-horixka edo arre argia), higrofanoa: eguraldi hezearekin tolestatua, ia lisoa lehorrarekin.
Orriak: Ia triangeluarrak, dekurrenteak, horixkak; zabal.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 2 cm-ko garaierakoa eta 0,1 cm-ko lodierakoa. Oso mehea, kurbatua, betea, gero barnehutsa, arre argi kolorekoa, iletsua eta zurixka oinarrian.
Haragia: Hutsala.[2]
Etimologia: Umbellifera epitetoa latinetik dator, itzalkin, esan nahi duen "umbella" hitzetik eta daramat, esan nahi duen "fero" hitzetik. Bere formagatik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ez du sukalderako balio.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lichenomphalia velutina eta Lichenomphalia meridionalis dekakoekin.
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udan eta udazkenean. Goroldio artean, txilardi eta zohikaztegietako lurretan; bereziki mendian.
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Mongolia, Txina, Australia, Zeelanda Berria, Hegoaldeko Georgiak.
Espeziearen egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aranzadi Elkartearen arabera, Lichenomphalia umbellifera desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[4] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 277 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 128 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|