Lidia Cañete

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lidia Cañete
Bizitza
Jaiotza Durango1969ko abuztuaren 26a (50 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak maisu/maistra eta arkularia

Lidia Cañete Jaio (Durango, Bizkaia, 1969ko abuztuaren 26a) maistra eta euskal arkularia da.

Bizkaiko zein Euskadiko Arku-tiro txapelketetan 1. postua lortu du behin baino gehiagotan. Zaldibar Arku Taldeko partaidea eta Euskadiko Arku Tiro federazioko bazkidea.

2019an, 50 urte betetzean, beteranoen mailan lehiatzen hasi zen eta Euskadiko beteranoen txapelketan nagusitu egin zen baita Madrilen, Euskadiko selekzioarekin, ospatutakoan ere.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Durangoko San Roke auzoko baserrian hazi eta Herriko Eskola Publikoan egin zituen lehen ikasketak. Derioko Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan berriz, Magisteritza Musikalean diplomatu zen.

Lehen urratsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol zaletasunak txirrindularitzara bultzatu zuen. Hamazortzi urte zituela, istripu larria izan zuen ondoren, txirrindularitza utzi egin behar izan zuen. Futbolean eta saskibaloian ere jokatu zuen nerabezaroan.

Hogeita hamar urte zituela, 2000. urtean, lagun batek animatuta, arkulari ikastaro bat egin zuen "Club Zaldibar Arku Taldea"n, Zaldibarren. Hurrengo urtean, egunero entrenatu, arkua eta geziak erosi eta lehiatzen hasi zen. Neguan barruan, aretoan lehiatzen da, udan kanpoan. Indar fisikoa baino burua erabiltzen du Lidiak lehiaketetan.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002

  • 2. postua Euskadiko Txapelketan (distantzia laburrean )

2004

  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (FITA)

2005

  • 1. postua. Euskadiko Txapelketan (FITA)
  • 1. postua. Bizkaiko Txapelketan (FITA)

2006

  • 3. postua. Euskadiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua. Espainiako "Liga Nacional Postal"ean
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (FITA)

2007

  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (FITA)
  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (FITA)
  • 1. postua Euskal Liga (FITA)
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua Euskal Ligan (aretoan)
  • 2. postua Euskadiko Txapelketan (aretoan)

2008

  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketa (aretoan)
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (FITA)
  • 1. postua Euskal Liga (FITA)

2009

  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (FITA)
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (FITA)

2010

  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (FITA)
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (FITA)

2011

  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (FITA)
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (FITA)

2012

  • 2. postua Euskadiko Txapelketan (FITA)
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (FITA)

2013

  • 3. postua Euskadiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (FITA)
  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (FITA)

2014

  • 1. Euskadiko Txapelketan (aretoan)

2015

  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (aretoan)
  • 2. postua Euskadiko Txapelketan (FITA)

2016

  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (aretoan)
  • 2. postua Euskadiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (FITA)
  • 4. postua Espainiako Txapelketan (aretoan)
  • 3. postua Euskadi Txapelketan (ekipoka)

2017

  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (FITA)
  • 2. postua Euskadiko Txapelketan (aretoan)
  • 2. postua Bizkaiko Txapelketan (aretoan)

2018

  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua Euskadiko Txapelketan (FITA)
  • 3. postua Euskal Ligan

2019

  • 1. postua Bizkaiko Txapelketan (aretoan)
  • 2. postua Euskadiko Txapelketan (aretoan)
  • 1. postua Euskal Ligan
  • 1. postua Euskadiko lehiaketan Gallartan. Beteranoen mailan
  • 1. postua Madrilen arku kurbatuarekin, beteranoen mailan [1] [2]
  • 1. postua. Bizkaiko txapeldun Sopelan izandako lehiaketan.[3]

Errekorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako errekor bi ezarri zituen 2019an beteranoen arku-tiraketan. Gallartan lehiatutako Euskadiko txapelketan lortu zituen. Cañetek lehenengoz parte hartu zuen beteranoen txapelketan. Hainbat distantziatan parte hartu zituen. Beteranoen Euskadiko txapeldun geratu zen eta, horrez gainera, errekor bi apurtu zituen. 60 metrotako arku-tiraketan 305 puntu eta 50 metrokoan 316 puntu batuta. Euskadin edo Estatu mailan puntuaketa hori duen beste beteranorik ez dagoenez, Lidiarenak dira marka berriak.[4]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://anboto.org/durango/1560166224345-lidia-canete-durangarra-beteranoen-espainiako-txapeldun-geratu-da-arku-tiroan
  2. http://www.durangon.com/la-arquera-lidia-canete-conquista-su-primer-campeonato-de-espana/
  3. https://anboto.org/durango/1562656600663-lidia-canete-eta-elisabeth-luengo-arkulariak-bizkaiko-txapeldun-eta-azpitxapeldun-geratu-dira-sopelan
  4. https://anboto.org/durango/1559633929855-lidia-canetek-espainiako-errekor-bi-ezarri-ditu-beteranoen-arku-tiraketan