Lidia Litviak
Itxura
Lidia Vladimirovna Litviak (errusieraz: Лидия (Лилия) Владимировна Литвяк), Stalingradoko Arrosa Zuria izengoitiarekin ezaguna, Bigarren Mundu Gerrako pilotua izan zen. Nabariak izan ziren haren ekintzak Stalingradeko batailan.
21 urte zituela, hamabi garaipen bakarka eta partekatutako beste 2-4 zituen. Harrezkero, munduko historia militarrean abiazioaren as bilakatu ziren bi emakumeetako bat izan zen —Katia Budanova lagun zuela—.[1][2][3] Litviakek, gaur egun, hegan hegazkin gehien bota dituen emakumezkoa izaten jarraitzen du. Horregatik guztiagatik, eta Kurskeko guduan ekintzan desagertu ondoren, azkenean Sobietar Batasuneko heroi izendatu zuten.