Lierni Irizar Lazpiur
| Lierni Irizar Lazpiur | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bergara, 1965eko maiatzaren 15a (60 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | psikoanalista, Gizarte langintza eta idazlea |
Lierni Irizar Lazpiur (Bergara, 1965eko maiatzaren 15a) gizarte langilea, psikoanalista eta idazlea da.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lierni Irizar Lazpiur Bergaran jaio zen 1965eko maiatzaren 15ean eta bere bizitzako lehen urteak han eman zituen. Mariaren Lagundiaren Ikastetxean ikasi zuen lehenik, eta Ipintza Institutuan ondoren.
Hamazortzi urte zituela, Donostiara joan zen Gizarte Lana ikastera, garai hartan Aldapetan zegoen Donostiako Gizarte Langileen Elizbarrutiko Eskolara. Hurrengo urtean familia osoa Donostiara joan zen bizitzera. Ondoren, Filosofia ikasi zuen EHUn, eta bertan Zientzian eta Humanismoan Ikasketa Aurreratuen Diploma (IAD) eta Doktoretza ere egin zituen. Filosofian doktoratua eta Osasun Mentalean masterra du.
Txikitatik pianoa jotzen ikastea bere desioa zenez musika ikasketak ere egin zituen: solfeoa, pianoa, harmonia eta konposizioa ikasi zituen Musikako Oinarrizko Titulua lortuz. Bere bizitzan zehar askotan itzuli da pianoa jotzera afizionatu mailan.
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibilbide luze eta aberatsa egin du arlo sozialean zein hezkuntzan eta arlo klinikoan. Gizarte Langintza ikasi ondoren, Gizarte Zerbitzuen arloan lan egin zuen urte batzuetan. Gurutze Gorrian ere lan egin zuen, adinekoekin eta babes-izapideekin lotutako hainbat proiektutan parte hartuz. Donostiako Udalean Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako langilea izan da. HIESaren aurkako ekintzailetzako hainbat proiektutan parte hartu izan du Euskadin eta Espainian[1]
Urte horietan psikoanalisian trebatzen eta psikoanalisiaren esparruan lanean ere hasi zen. Era berean, Osasun Mentaleko Masterra egin zuen doktore-tesia amaitu ondoren. Psikoanalisiaren arloan aritu da geroztik. Gaur egun, Association Mondiale de Psychanalyse (AMP)[2] elkarteko eta honen baitan dagoen Escuela Lacaniana de Psicoanálisis del Campo Freudiano (ELP)[3] elkartetako kidea da.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014an bere lehen liburua argitaratu zuenetik, idazketa bere jardueretako bat da gaur egun.[4] Bere argitalpenen artean honakoak aipatu behar dira:
- La pérdida del humano. El modo en que se trata el sufrimiento, la enfermedad y la diferencia, (2014)[5]
- El cuerpo, extraño. Dos formas de entender el cuerpo: medicina y psicoanálisis (2016)[6]
- Banalizaciones contemporáneas: lenguaje, sufrimiento, enfermedad y muerte. (2018) [7]
- Lo que nadie quiere saber (2021) [8]
- Las palabras que me soñaron (2022). [9]
- La lengua que nos habla. Restos de una penumbra (2024) [10]
Arnoldo Liberman psikoanalista eta idazlearekin batera, honako liburu hauek ere argitaratu ditu:
- Dos más dos son diez. Las palabras que cuentan (2022) [11]
- La pregunta incesante. Bajo la piel de las palabras (2023). [12]
- Voces de mujeres. La travesía del silencio. (2025) [13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Lierni Irizar - Escritora y psicoanalísta» Lierni Irizar (kontsulta data: 2025-08-15).
- ↑ (Frantsesez) «L'Association mondiale de psychanalyse» AMP (kontsulta data: 2025-08-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Miembros» ESCUELA LACANIANA DE PSICOANÁLISIS (kontsulta data: 2025-08-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Libros» Lierni Irizar (kontsulta data: 2025-08-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lazpiur, Lierni Irizar. (2015-09-16). La pérdida del humano: El modo en que se trata el sufrimiento, la enfermedad y la diferencia. Ediciones Beta III Milenio ISBN 978-84-15495-74-1. (kontsulta data: 2025-08-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Irizar, Lierni. (2017-02-02). El cuerpo, extraño: Dos formas de entender el cuerpo: medicina y psicoanálisis. Ediciones Beta III Milenio ISBN 978-84-16809-17-2. (kontsulta data: 2025-08-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Irizar, Lierni. (2019-01-10). Banalizaciones contemporáneas: lenguaje, sufrimiento, enfermedad y muerte. Ediciones Beta III Milenio ISBN 978-84-17634-11-7. (kontsulta data: 2025-08-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Irizar, Lierni. (2022-02-19). Lo que nadie quiere saber. Xoroi Edicions ISBN 978-84-123139-9-4. (kontsulta data: 2025-08-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Irizar, Lierni. (2022-07-28). Las palabras que me soñaron. Grama ediciones ISBN 978-987-8941-23-3. (kontsulta data: 2025-08-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «LA LENGUA QUE NOS HABLA. Restos de una penumbra» edicionesbeta.com (kontsulta data: 2025-08-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lazpiur, Lierni Irizar; Liberman, Arnoldo. (2022). Dos más dos son diez: las palabras que cuentan. Ediciones Beta III Milenio ISBN 978-84-19227-11-9. (kontsulta data: 2025-08-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Irizar, Lierni; Liberman, Arnoldo. (2025-03-17). La pregunta incesante: Bajo la piel de las palabras. Ediciones Beta III Milenio ISBN 979-13-87673-02-4. (kontsulta data: 2025-08-15).
- ↑ (Ingelesez) Irizar, Lierni; Liberman, Arnoldo. (2025-03-18). Voces de mujeres: La travesía del silencio. Ediciones Beta III Milenio ISBN 979-13-87673-01-7. (kontsulta data: 2025-08-15).