Lieve van Kessel
Lieve van Kessel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amsterdam, 1977ko irailaren 15a (46 urte) |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Jarduerak | |
Jarduerak | belar hockey jokalaria |
Parte-hartzailea
|
Lieve van Kessel (Amsterdam, 1977ko irailaren 15a) herbeheretar hockey jokalari ohia da. 2004an zilarrezko domina irabazi zuen Holandako selekzioarekin. 2003an Europako txapeldun izan zen eta 2002an Munduko Txapelketako txapeldunordea.
Kirol-ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lieve van Kesselek nazioarteko 68 partida jokatu zituen eta 7 gol sartu zituen.[1] Aurrelariak 2001eko amaieran egin zuen debuta selekzio nazionalean. 2002ko Pertheko Munduko Kopan holandarrek australiarren aurretik irabazi zuten atariko multzoa. Finalerdietan 1-0 irabazi zieten txinatarrei. Argentinako selekzioak irabazi zuen finala zazpi metroko txandan.[2] 2003ko Europako Txapelketa Madrilen emakumezkoen Europako seigarren txapelketa izan zen, Holandako emakumeek euren bosgarren titulua irabazi zutelarik. Finalerdietan 5-1 irabazi ondoren, finalean 5-0 gainditu zituzten espainiarrak. Finalerdietan, herbeheretarrek Argentinako munduko txapeldunak garaitu zituzten zazpi metroko jaurtiketa eginda. Finalean, holandarrek 1:2 galdu zuten.Lieve van Kessel Herbehereetako txapelduna izan zen HC 's-Hertogenbosch taldearekin 2000 eta 2004 artean eta EuroHockeyko Txapeldunen Kopa ere irabazi zuen.[3]2008ko urtarrilean, zuzendari bezala, Holandako emakumezkoen hockey indoor selekzioko talde teknikoko kide izan zen, brontzezko domina irabazi zuena pista estaliko Europako Txapelketan, Almerian (Espainia).
Olinpiar Jokoetako partaidetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2001 eta 2004 artean, Van Kesselek 68 aldiz jokatu zuen Holandako taldearentzat, 8 gol sartuz. 2004an Atenasko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta zilarrezko domina lortu zuen. Ordutik aurrera, agur esan zion zelai nazionaleko taldeari.
Txapelketen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1998 – Herbehereetako hockey indoor txapelketa
- 2002 – Herbehereetako hockey indoor txapelketa
- 2002 – Txapeldunen trofeoa
- 2002 – Munduko txapelketa
- 2003 – Europako Txapelketa
- 2003 – Txapeldunen trofeoa
- 2004 – Olinpiar Jokoak
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Interlandhistorie - KNHB» interlandhistorie.knhb.nl (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
- ↑ «International Hockey Federation» tms.fih.ch (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
- ↑ «Olympedia – Hockey, Women» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).