Lightyear

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lightyear movie title teaser.jpg Lightyear
Jatorria
Argitaratze-data2022
IzenburuaLightyear eta Buzz l'Eclair
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Honen izena daramaBuzz Lightyear (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoafamily film (en) Itzuli, abenturazko filma, film komikoa, zientzia-fikziozko filma eta superhero fiction (en) Itzuli
Iraupena100 minutu
Koloreakoloretakoa
Telesailalist of Pixar films (en) Itzuli eta Toy Story (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaToy Story
Toy Story (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Angus MacLane
Gidoigilea(k)Pete Docter
Angus MacLane

Ekoizpena
EkoizleaGalyn Susman (en) Itzuli
[[Kategoria:Galyn Susman (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaThe Walt Disney Company
Pixar
Walt Disney Pictures


Bestelako lanak
MusikagileaMichael Giacchino
Fikzioa

movies.disney.com…
IMDB: tt10298810 Filmaffinity: 463196 Allocine: 288842 Rottentomatoes: m/lightyear Allmovie: v730184 Metacritic: movie/lightyear-2022
Twitter: PixarsLightyear Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Lightyear 2022ko Angus MacLane estatubatuar zinema zuzendariaren animaziozko filma da. Toy Story saileko spin-off bat da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lurretik 4,2 milioi urtera dagoen planeta batean, harrapatuta gelditu dira Buzz Lightyear, haren komandantea eta espazio-ontziko tripulazio guztia. Denak onik eraman nahiko ditu etxera Lightyearrek, baina gauzak ez dira izango uste bezain errazak. Itzulerako operazioan, astronautak Sox katua eta lagun gazte batzuk izango ditu alboan. Baina laguntzaileekin batera, han inguruan badira etsai gaiztoak: Zurg zitala eta haren roboten armada ez dira nolanahikoak. Plan bat du Zurgek, plan maltzur bat. Eta Lightyear kinka larrian izango da, etxetik oso urrun.[1]

Polemika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmean, harreman homosexual bat arinki erakusten duen eszena bat dago (bi emakumezkoren arteko musu bat), eta horrek polemikak eragin zituen.

Batetik, zabaldu zen Disney ekoiztetxearen barruan exekutbibo batzuek eszena zentsuratzen saiaru zirela, eta enpresa bertako langileek protesta egin zuten, bere horretan gera zedin, salatuz Disneyk apatia erakusten zuela LGTBIQ+ komunitatea defendatzerako garaian[2].

Eszena agertzea nahikoa izan zen estreinaldia eragozteko Saudi Arabian, Indonesian eta beste herrialde batzuetan[3]. Herrialde batzuetan, areto sarreretan oharrak jarri dituzte edukiari buruz, esate baterako Perun, "genero ideologia duten eszenak" erakusten direlakoan[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «'Toy Story'-ko kutunetako bat» Berria 2022-06-11 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  2. gaztezulo. «Pixar-en historiako lehenengo musu homosexuala "Lightyear" pelikulan ikusi ahal izango da» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
  3. (Gaztelaniaz) elEconomista.es. «'Lightyear', censurada en una docena de países: esto le cuesta a Disney su apoyo al colectivo LGTBIQ+ - elEconomista.es» www.eleconomista.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
  4. (Gaztelaniaz) Gaona, Pável. (2022). «El boicot a la nueva película de Disney por un beso gay es otra muestra del resurgimiento de la intolerancia» infobae (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]