Lijerica
Lijerica | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | necked bowl lutes played with a bow (en) |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 321.321-71 |
Lijerica Kroaziako Dalmaziako eta Herzegovinako ekialdeko eremu kroaziarretako hari igurtzizko instrumentu bat da. Udare-itxurakoa da, eta arku batekin jotzen diren hiru hari ditu. Eskualdean tradizionala den linđo izeneko dantzari laguntzeko jotzen da. Lijerica izena bizantziar liratik dator (grezieraz: λύρα), Bizantziar Inperioko arku-instrumentutik, ziurrenik eboluzionatu zuena.
Lijerica sarritan herri musikarekin lotzen den arren, eskualdeko konposizio modernoetan ere erabiltzen da. Tresna hau erabiltzeagatik nabarmentzen den artista bat Mate Bulić da.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lijerica estuki lotuta dago Bizantziar Inperioko lira (lūrā) izeneko musika-tresnarekin, Europako arku-instrumentu gehienen aurrekoa eta garai hartako inperio islamikoetan erabilitako rebab-aren parekoa. IX. mendeko Ibn Khurradadhbih (h. 911) persiar geografoak, instrumentuei buruzko eztabaida lexikografikoan, bizantziar lira bizantziar instrumentu tipiko gisa aipatzen du urghun-ekin (organoa), shilyani-rekin (ziurrenik arpa edo lira mota bat) eta salandj-ekin batera. [1] Bizantziar lira mendebaldera hedatu zen Europan zehar; XI eta XII. mendeetan, Europako idazleek bihuela eta lira terminoak elkarren artean erabili zituzten arku instrumentuak izendatzeko. [2]
Geroko mendeetan, arku-instrumentu mota bi zeuden Europan: forma nahiko karratuagoa den bat, besoetan eutsita, beso-biolaren familia deitua izan zena; bestea, sorbalda leunagoekin eta belaunen artean jarrita, eta zango-biolaren taldekoa zena. Pizkundean, zango-biolak instrumentu dotore eta garrantzitsuak izan ziren; soinu ozenagoa sortzen zuen baso-biolaren familiaren (jatorriz ez hain aristokratikoa) aldean, batzuetan nagusitasuna galdu zuten. [3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Margaret J. Kartomi: On Concepts and Classifications of Musical Instruments. Chicago Studies in Ethnomusicology, University of Chicago Press, 1990
- ↑ "lira." Encyclopædia Britannica. 2009. Encyclopædia Britannica Online. 28 Feb
- ↑ stringed instrument. (2009). In Encyclopædia Britannica. Retrieved March 14, 2009, from Encyclopædia Britannica Online: http://www.britannica.com/EBchecked/topic/569200/stringed-instrument (Encyclopædia Britannica. 2009)