Likidotasun-ratio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekonomian, likidotasun-ratioa kreditu-erakundeak epe laburrera egin beharreko ordainketei erantzuteko duen gaitasuna neurtzen duen koefizientea da. Kreditu-erakundearen aktibo likidoak pasiboko epe laburreko gordailuekin zatituta kalkulatzen dira. Aurreztaileen interesa babesteko, likidotasun-koefiziente[1] handia eskatzen zaie kreditu-erakundeei.

Likidotasun-ratioa kalkulatzeko honako formula hau erabiltzen da: LR = AL / ELG.

Likidotasun-ratioa, beraz, enpresaren likidotasunaren adierazgarri da. Likidotasun-ratio onargarriak industria batetik bestera aldatu egin daitezke. Askotan, hartzekodunak likidotasun-ratio altua baxua baino hobea dela kontsideratuko du, likidotasun-ratio altua duenak zorrei aurre egiteko aukera gehiago izango baititu. Hala ere, inbertsoreentzat ez da beti seinale ona enpresak likidotasun handia izatea. Gehiegizko likidotasun-ratioa izateak, sozietatea bere aktiboak edo epe laburreko gordailuak modu eraginkorrean erabiltzen ari ez dela esan nahi du.

Pasiboko epe laburreko gordailuak, aktibo likidoak gainditzen badituzte, likidotasun-ratioa bat baino txikiagoa izango da. Honek, sozietateak epe laburreko betebeharrei erantzuteko arazoak izan ditzakeela esan nahi du. Hala ere, hainbat enpresek bat baino gutxiagoko likidotasun-ratioarekin lan egin dezakete. Inbentarioa ordaindu beharreko kontuak baino lehenago bihurtzen bada eskudirutan, enpresaren likidotasun-ratioa seguru mantenduko da bat baino gutxiagoan. Enpresek, inbentarioa kostua baino prezio altuagoan saltzeko asmoa izaten dute. Ondorioz, salmentak balantzeko inbentarioaren balioa baino eskudiru gehiago sortuko du.

Likidotasun-ratio txikia izatearen beste arrazoi bat, enpresek bere hornitzaileei ordaintzeko epea baino askoz lehenago kobratzen dutenean izango da, bere bezeroen eskutik . Ondorioz, bezeroak enpresari ordaindu dionetik, berak hornitzaileari ordaindu dion arte denbora tarte luzea pasatzen da, eta horrek likidotasun-ratioa murrizten du.

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ratio hau erabilgarria izango da, bi sozietateak industria barruan alderatzen direnean, industriatik kanpo aldaketak egoten baitira.
  • Likidotasun zehazteko, likidotasun-ratioa ez da ratio-azkarra bezain eraginkorra, likidotasun erraz bilakatzen ez diren aktibo guztiak biltzen dituelako, aurrez ordaindutako gastuak eta inbentarioa, esate baterako.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. Vasco, Eusko Jaurlaritza - Gobierno. «http://www.euskadi.eus/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).