Liktor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Liktorra, fasces-a lepoan hartuta

Liktorra Antzinako Erromako magistratu nagusien laguntzailea zen, ziurrenez etruriarra jatorriz.

Liktorrak fasces edo makila eramaten zuen magistratuaren izenean, aginpidearen ezaugarri gisa, eta magistratuaren zerbitzura egoten zen jendaurrean. Liktorra magistratuaren aurretik joaten zen hari bidea egiteko. Errudunak zigortzea ere liktorraren ardura zen. Bestalde, magistratuaren etxea zaintzeaz ere arduratzen zen. Diktadoreak hogeita lau liktor izaten zituen; kontsulak hamabi, eta pretoreak, bi edo sei.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]