Lila Downs

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lila Downs
Lila Downs.jpg
Bizitza
JaiotzaOaxaca1968ko irailaren 19a (52 urte)
Herrialdea Mexiko
 Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Paul Cohen
Hezkuntza
HeziketaMinnesotako Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
gaztelania
Mixtec (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, aktorea, zinema aktorea, abeslaria, opera abeslaria eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoafolk musika
regional Mexican (en) Itzuli
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuaahotsa
gitarra
jarana huasteca (en) Itzuli
DiskoetxeaSony Music

liladowns.com
IMDB: nm1105038 Allocine: 202824 Allmovie: p430529 TV.com: people/lila-downs
Facebook: LilaDownsOficial Twitter: liladowns Instagram: liladowns MySpace: liladowns Youtube: UCrV2lNMrGwTeqdRTBPD2VnQ Spotify: 3mXI2gpwWnNO9qbQG3n3EP Musicbrainz: ad29ae1c-2eda-4071-9dc8-31910e7e546c Songkick: 16573 Discogs: 372421 Allmusic: mn0000280993 Edit the value on Wikidata

Lila Downs (Heroica Ciudad de Tlaxiaco, Oaxaca, 1968ko irailaren 19a), izen osoa Ana Lila Downs Sánchez, folk eta pop abeslari eta musikagile mexikarra da. Gaztelaniaz eta ingelesez abesteaz gain, Mexikoko hizkuntza indigenak (mixtekera, zapotekera, maiera, nahuatla) ere erabiltzen ditu bere lanetan. Mexikoko musika tradizionala blues, jazz, soul, afrikar musika, eta baita klezmer musikarekin ere, fusionatzen du[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anita Sanchez kantari misteka du ama, eta Allen Downs, eskoziar jatorriko arte irakasle estatubatuarra, aita. Oaxaca, Minnesota eta Kalifornia artean hazi zen. Minnesotako Unibertsitatean Giza Antropologia eta Kantua ikasi zituen[1]. 1999an kaleratu zuen La sandunga, bere lehenbiziko albuma, baina nazioarteko arrakasta 2001ean erdietsi zuen, La Línea diskoarekin. 2002an Frida pelikularen soinu bandako zenbait kanta grabatu zituen[2]. Una Sangre-rekin 2005eko folk disko onenaren Grammy Latinoa irabazi zuen. Kepa Junkeraren Etxea diskoan (2008) parte hartu zuen Haurtxo Polita abestia kantatuz[3].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko albumak

  • 1999: La Sandunga
  • 2000: Árbol de la vida
  • 2001: La Línea
  • 2004: Una Sangre
  • 2006: La Cantina
  • 2008: Ojo de Culebra
  • 2011: Pecados y Milagros
  • 2014: Raiz, Niña Pastori eta Soledad Pastoruttirekin
  • 2015: Balas y Chocolate
  • 2017: Salón. Lágrimas y deseo.

Bildumak

  • 2007: El Alma de Lila Downs
  • 2012: Canciones pa' Todo el Año

Zuzenean grabatutakoak

  • 1996: Azuláo: En vivo con Lila Downs
  • 2010: Lila Downs y La Misteriosa en París - Live à Fip

Beste albumak eta EPak

  • 1994: Ofrenda
  • 1998: Trazos
  • 2007: Live Session
  • 2010: Chacala

Bideoak eta DVDak

  • 2007: Lotería Cantada (DVD)
  • 2007: El Alma de Lila Downs (DVD)
  • 2012: Pecados y Milagros: Edición Especial (DVD)
  • 2015 Balas y Chocolate: Edición Especial (DVD)

Hauekin batera 50 single diska baino gehiago argitaratu ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lila Downs Aldatu lotura Wikidatan