Edukira joan

Lilavati Singh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lilavati Singh

Bizitza
Jaiotza1868ko abenduaren 14a
Heriotza1909ko maiatzaren 9a (40 urte)
Jarduerak
Jarduerakzientzialaria

Lilavati Singh edo Lilivati Singh (Gorakhpur, 1868ko abenduaren 14aChicago, 1909ko maiatzaren 9a) indiar irakaslea izan zen, Lucknowko Isabella Thoburn Collegen literatura eta filosofia irakatsi zituena.

Lilavati Singh Gorakhpurren jaio zen guraso kristauengandik, eta bataioan Ethel Raphael izena jarri zioten.[1] Bere esanetan, Louisa May Alcotten Little Women eleberria irakurri zuen gaztaroan, eta eleberrian agertzen den bezala, besteei laguntzeko deia sentitu zuen.[2]

Gaztetan hasi zen bere indiar izena ofizialki erabiltzen. Isabella Thoburnek zuzendutako barnetegian ikasi zuen, eta 1895ean ingelesezko literaturan lizentziatu zen Allahabadeko Unibertsitatean.[3], bertan titulua lortu zuten lehen bi emakumeetako bat.[4]

Isabella Thoburnek bere eskolako unibertsitate-atal bat ireki zuen eta 1892an Lilavati Singh ikasle ohia kontratatu zuen irakasle gisa, unibertsitateko irakasle indiar bakarra. Singh literatura eta filosofia irakasle bihurtu zen Isabella Thoburn Collegen, eta 1902an, Thoburn hil ondoren, zuzendariorde izendatu zuten.[5]

1899an eta 1900ean, Emakumeen Atzerriko Misiolari Elkartearen sustapena lortuz, bira bat egin zuen Ameriketako Estatu Batuetan, eta bertan hitzaldiak eman eta abestu zuen.[6][7] Biraren baitan, Carnegie Hallen hitzaldi bat eman zuen, Isabella Bird Bishop eta Priscilla Bright McLarenekin programa berean.[8] 1909an beste bira bat egin zuen Estatu Batuetan zehar, indiar emakumeen bizitzaren berri emateko, eta Radcliffe Collegen graduondoko ikasketak egiteko asmoa ere bazuen.[9]

Nazioarteko Ikasle Kristau Federazioko emakumeen batzordeko buru izan zen, eta India ordezkatu zuen erakunde horren Tokioko konferentzian 1907an.[10] 1908an hainbat konferentziatan parte hartu zuen Ingalaterran eta Europako beste herrialde batzuetan. Rafik-i-Niswan emakumeentzako egunkaria ere editatu zuen eta Booker T. Washingtonen biografia itzuli zuen.[11]

1909anhil zen Estatu Batuetan zehar egindako hitzaldi-biran, Chicagoko ospitale batean, larrialdiko ebakuntza baten ondorengo konplikazioen ondorioz. Illinoisko Elgin hirian lurperatuta dago. Bere hilarriak dio «The Peace of God was on her Face».[12] Isabella Thoburn Collegeko egoitza bat bere oroimenezko dohaintzei esker eraiki zen[13] eta Lilavati Singh izena darama.[14]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Nichols, Florence L. (1909). Lilavati Singh : a sketch. Boston: Woman's Foreign Missionary Society, 5 or. (kontsulta data: 2025-11-01).
  2. (Ingelesez) M'Dowell, George S. «Items, Ideas, Ideals in the Home Field» Journal and Messenger 18 1918-06-20 (kontsulta data: 2025-11-01).
  3. (Ingelesez) Nichols, Florence L. (1909). Lilavati Singh : a sketch. Boston: Woman's Foreign Missionary Society, 17 or. (kontsulta data: 2025-11-01).
  4. (Ingelesez) «To Honor Miss Lilavati Singh» Boston Evening Transcript: 5. 1908-09-16 (kontsulta data: 2025-11-01).
  5. (Ingelesez) Nichols, Florence L. (1909). Lilavati Singh : a sketch. Boston: Woman's Foreign Missionary Society, 26 or. (kontsulta data: 2025-11-01).
  6. (Ingelesez) «An East Indian Visitor» Indianapolis News: 9. 1899-10-19 (kontsulta data: 2025-11-01).
  7. (Ingelesez) «Woman's Life in Darkest India» Philadelphia Times: 7. 1900-01-15 (kontsulta data: 2025-11-01).
  8. (Ingelesez) «Toil For Fellow Women» New York Tribune: 2. 1900-04-27 (kontsulta data: 2025-11-01).
  9. (Ingelesez) «College Woman from India Here to Make Addresses» Washington Post: 9. 1909-04-04 (kontsulta data: 2025-11-01).
  10. (Ingelesez) G. H. C. (February 1908). «Lilivati Singh in China and Japan» Life and Light for Woman 38: 50-51. (kontsulta data: 2025-11-01).
  11. (Ingelesez) Nichols, Florence L. (1909). Lilavati Singh : a sketch. Boston: Woman's Foreign Missionary Society, 30-32 or. (kontsulta data: 2025-11-01).
  12. (Ingelesez) «Editorial: Lilavati Singh» Woman's Missionary Friend: 201-202. June 1909 (kontsulta data: 2025-11-01).
  13. (Ingelesez) «Cornerstone Laying at Lucknow» The Christian Advocate 86: 228. 1911-02-16 (kontsulta data: 2025-11-01).
  14. (Ingelesez) Robinson, Flora L. (1916). «College Leaders of Yesterday and To-Day» The North American Student: 353-354. (kontsulta data: 2025-11-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]