Lili Elbe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lili Elbe
Lili Elbe 1926.jpg
Bizitza
Izen osoa Einar Mogens Wegener
Jaiotza Vejle1882ko abenduaren 28a
Herrialdea  Danimarka
Heriotza Dresden1931ko irailaren 13a (48 urte)
Hobiratze lekua Trinitatis Cemetery Itzuli
Familia
Ezkontidea(k) Gerda Wegener Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Danimarkako Arte Ederren Errege Akademia
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Genero artistikoa paisaia margolaritza
IMDb ch0113762

Lili Elbe (Vejle, Danimarka, 1882 - Dresde, Alemania, 1931) Einar Magnus Andreas Wegener izenarekin jaio zen artista izan zen. Danimarkar transgenero emakume hau, sexu berresleitze kirurgiari men egin zion lehenengo pertsona da. Einar Wegener izenarenekin margolari ospetsua izan zen, baina Lili bezala ere aurkezten zuen bere burua. Hasiera batean Einarren lehengusina zela Lili esaten zuen. 1930. urtean sexu aldaketa gauzatu zuenean izena ofizialki aldatu zuen eta margotzeari utzi zion.

Bere autobiografia 1933. urtean argitaratu zen, “Man into woman” izenarekin.

Lili eta Gerda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lilik, gizon bezela ezagutu zuen Gerda. Copenhagueko arte eskolan ezagutu zuten elkar eta 1904. urtean ezkondu ziren, Lilik 22 urte zituela eta Gerdak 19. Biak ilustratzaile bezala egin zuten lan. Lili paisaien irudietan espezializatu egin zen eta Gerda liburu ilustratuetan eta moda aldizkarietan. Lilik soinekoengan zuen jaidura eta lilura nabaritzen hasi zen eta egun batean soineko bat jantzita, Gerdarentzat pausatzen ibili zen. Italia eta Frantziatik zehar bidaiatu zuten eta azkenik Parisen finkatu ziren, han Lilik betiko emakume bezala bizitzea erabaki zuen.

1907an Lilik Neuhausens saria lortu zuen, Kunstnernes Efterårsudstilling, Vejle Art Museum eta Pariseko Salon d'Automne-n erakutsi ondoren.

Lili[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin Gerda bere modeloa ordezkatzeko eskatu zion Einarri, haren hankak ordezteko soineko, galtzeta eta takoidun oinetako batzuk ipini behar izan zituen. Janzkera horrekin oso eroso sentitu zen Lili. Handik denbora gutxira, Gerda ospetsu egin zen kolore hurritzeko begiak zituen neska eder baten erretratuak egiteagatik. 1913an Gerdak margotzeko gustukoen zuen emakumea haren senarra zela desestali zen.

Horren ondoren 1920 eta 1930. urteen artean Lili erregularki jantziko da emakumez, jaialdietara horrela joanez eta haren etxera heltzen ziren bisiten aurrean Lili bezala aurkeztuz bere burua. Soilik haien lagunik hoberenak zekiten Lili emakume transgenero bat zela, gainerakoen aurrean, Lili, Einarren lehengusina zela esaten zuten.

Kirurgia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930ean Alemaniara joan zen kirurgia burutzera, garai hartan oraindik oso esperimentala zena. 2 urteko aldian 5 operazio gauzatu ziren.

Lehenengoan genitalak erauzi zizkioten. Bigarrena obarioen transplante bat izan zen, 26 urteko beste emakume batengandik hartutakoak. Hirugarren eta laugarrenak obario horien erauzketak izan ziren, bere gorputzak arbuiatzen baitzituen. Azkenik umetoki baten transplantea egin zioten, helburua seme alabak eduki ahal izatea zen, zoritxarrez porrot bat izan zen.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1931. urtean hil egin zen, haren azken ebakuntzaren ondorioz.