Lilidun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lilidun

Lilidun (frantsesez Floréal) errepublikar egutegiko zortzigarren hila da.

Gregoriotar egutegira ekarrita, apirilaren 20tik maiatzaren 19ra irauten du gutxi gorabehera, urtearen arabera. Taurus zeinuaren aldiarekin bat dator gutxi gorabehera.

Jatorrian «lili edo loreen irekitzetik dator, apiriletik maiatzera izaten baita», egutegia taxutzeko batzordearen izenean biltzar nazionalari Fabre d'Églantinek aurkeztutako txostenean ageri denez. Loratze garai hori, ordea, Ipar Hemisferioan eta, batez ere, Frantzian izaten da urte sasoi horretan; eta errepublikar egutegia unibertsala izatea lortzeko asmoaren aurka doa hori.