Lilli Lehmann
Lilli Lehmann | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elisabeth Maria Lehmann |
Jaiotza | Würzburg, 1848ko azaroaren 24a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Berlin, 1929ko maiatzaren 17a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Dahlem Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Paul Kalisch (en) (1888ko otsailaren 24a - |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria, autobiografialaria, pedagogoa, musika-irakaslea eta vocal coach (en) |
Genero artistikoa | opera |
Ahots mota | sopranoa |
Fach | koloratura-sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Lilli Lehmann (Würzburg, Alemania, 1848ko azaroaren 24a - Berlin, 1929ko maiatzaren 17a) alemaniar soprano ospetsua izan zen. Koloretako soprano hasi zuen bere ibilbidea eta bere sasoiko wagneriar soprano ospetsuena izatera heldu zen
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1865ean egin zuen debuta Pragan, eta 1870ean Berlingo Operara batu zen.
Bayreutheko lehen Jaialdian kantatu zuen, 1876an.
1905ean, gerora zuzendu zuen Salzburgoko Jaialdian abestu zuen. 1916an Salzburgoko Mozarteumeko Udako Akademia sortu zuen, eta gaur egun Lilli Lehmann Domina ematen da bere omenez.
170 paper bildu zituen bere errepertorioan. Honako hau esan omen zuen: «Nahiago dut Wagnerren hiru Brunildak kantatu, Belliniren Norma bakar bat baino» (lau paperen interpretari gorentzat jo zuten, Isoldarenaz gain).
1920an erretiratu zen eta irakasle lanetan jarraitu zuen, besteak beste, Geraldine Farrar, Olive Fremstad, Walter Kirchhoff, Melanie Kurt, Edytha Fleischer eta Viorica Ursuleac.
Hainbat liburu argitaratu zituen, horien artean bere memoriak, arteari buruzko liburu bat eta Fideliori buruzko ikerketa bat, eta How to sing (Nola kantatu, espainieraz) izan zen ospetsuena.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Lehmann, Lilli.» Diccionario Enciclopédico Espasa. Tomo 8. Décima edición.: 6483. 1987.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- L. Andro, Lilli Lehmann (Berlin, 1907)
- Lilli Lehmann, Mein Weg (Leipzig, 1913); (My Path through Life, New York, 1914)
- Lilli Lehmann, Meine Gesangkunst (How to sing), 1909
Erreferentziazko diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lilli Lehmann - The Complete Recordings