Lily Donaldson
Lily Donaldson | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hammersmith, 1987ko urtarrilaren 27a (38 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Talde etnikoa | Zuri (arraza)a |
Hezkuntza | |
Heziketa | The Camden School for Girls (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa |
Pisua | 59 kilogramo |
Altuera | 174 zentimetro |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Lily Donaldson (Londres, Ingalaterra, Erresuma Batua,1987ko urtarrilaren 27a) britainiar modeloa da. Miss Sixty, Burberry, Jil Sander, Lanvin, Roberto Cavalli, Dolce & Gabbana, Mulberry, Nicole Farhi, Christian Dior zein MaxMara-ren kanpaina irudia izan da.[1]


Modelo ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003an aurkitu zuen Select Modeling Agency agentziako agente batek, Londresko Camden Townen erosketak egiten ari zela. 2004an Miss Sixtyren irudia bihurtu zen, Mario Testino izan zelarik Donaldsoni Burberryrentzat argazkia atera ziona, Stella Tennant eta Karen Elsonekin batera. Lilyk Jil Sander eta Rochas udazkeneko pasarelan debutatuko zuen Milanen eta Parisen.
2007ko maiatzean Vogue aldizkariaren azalean agertu zen munduko hurrengo supermodeloetako bat zela iragarrita, Steven Meisel argazkilari lanetan. Burberryrekin zuen kontratua berritu zuen, Kate Moss ordezkatuz eta MaxMararen irudia bihurtu zen, Raquel Zimmermannen ordez eta Numéro aldizkariaren urriko azalean nabarmendu zen. 2008an, Patrick Demarchelierrek Donaldson argazkia atera zuen Pirelli egutegirako, kontratua berritu zuen MaxMararekin, Steven Kleinek Donaldson argazkia atera zuen Dolce & Gabbanarentzat Jessica Stam eta Gemma Wardekin, eta i-Dren azalean nabarmendu zen Gemma Ward lagun onarekin batera.
2009an, Vogue Parisek 2000ko hamarkadako 30 modeloetako bat izendatu zuen. Donaldson izan zen 2011ko udaberri/udarako Monsoon Accessorize kanpainaren irudia.
2012ko Olinpiar Jokoetan, Donaldson diseinatzaile britainiarrek berariaz ekitaldi horretarako sortutako jantziak eraman zituen modelo britainiarretako bat izan zen. Beste modeloak Naomi Campbell, Kate Moss, David Gandy, Karen Elson, Jourdan Dunn, Georgia May Jagger eta Stella Tennant izan ziren. Vivienne Westwood markako urre koloreko soinekoa jantzi zuen.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bost urtez New Yorken bizi ostean, Donaldson Londresera joan zen bizitzera 2010eko bukaeran.[2]
Mick Fleetwood musikaria bere osaba-aitona da.[3]
Vladimir Restoin Roitfeldekin, Carine Roitfeld Frantziako Vogue aldizkariko editorearen semearekin, harremana izan zuen. 2007an ezagutu zuten elkar.
Gemma Ward eta Irina Lazareanu modeloen gertuko laguna da, zeinekin Mulberryren bi kanpaina egin zituen.[4][5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Fashion Spot - Lily Donaldson
- Supermodels.nl - Lily Donaldson artxibatua .
- Models.com - Lily Donaldson
- Style.com - Lily Donaldson