Lily Laskine

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lily Laskine
Maurice Ravel & Lily Laskine 1935.jpg
Bizitza
Jaiotza Parisko 9. barrutia1893ko abuztuaren 31
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1988ko urtarrilaren 4a (94 urte)
Hobiratze lekua Saint-Ouen Cemetery Itzuli
Familia
Aita Ernest Laskine
Ezkontidea(k) Roland Charmy Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Parisko Kontserbatorioa
Goi Mailako Musika eta Dantza-Kontserbatorio Nazionala
Irakaslea(k) Alphonse Hasselmans Itzuli
Ikaslea(k) Francis Pierre Itzuli
Pierre Jamet
Jarduerak
Jarduerak unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Goi Mailako Musika eta Dantza-Kontserbatorio Nazionala
Parisko Kontserbatorioa
Jasotako sariak
Musika instrumentua Harpa

Lily Laskine, Aimée Émilie Laskine jaioa, (Paris, 1893ko abuztuaren 31aibidem, 1988ko urtarrilaren 4a) frantses harpa-jotzailea izan zen. Pianoa ikasi zuen lehenbizi. Baina berehala hasi zen harpa lantzen. Parisko Kontserbatorioan hasi zen eta han Alphonse Hasselmans (1845-1912) eta Georges Martyren (1860-1908) ikasle izan zen. Hamabi urte zituela eman zuen lehenengo harpa-kontzertua, eta Kontserbatorioko lehenengo saria jaso zuen (1905). 1907. urtetik aurrera bidaiak egiten hasi zen. 1909an Parisko Operako Orkestran sartu zen; bertan sartzen zen lehenengo emakumea izan zen. 1926. urtea arte izan zen orkestra horretako kide. Horrez gainera, Parisen Serge Koussevitzkyk sortu zuen orkestrako harpa-bakarlaria izan zen. Kargu hori bera izan zuen Lamoureux orkestran (1921tik 1940ra eta 1943tik 1945ra), Orchestre des Concerts Straramen (1926tik 1933ra), Orkestra Nazionalean (1934. urtea arte), Parisko Orkestra Filarmonikoan eta Comédie-Françaisen. Ahalegin handiak egin zituen, bestalde, lan ahaztuak berreskuratzeko, batez ere, XIX. mendearen bukaerako eta XX. mendearen hasierako musika-lanak. Europako hiriburu nagusietan aritu zen, eta jaialdi nagusietara gonbidatu zuten. 1948tik 1958ra irakasle izan zen, Parisko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Horrez gainera, Nizako Udako Nazioarteko Akademian aritu zen, eta hainbat eskola eman zituen mundu osoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]