Limako Hirigune Historikoa
| Limako Hirigune Historikoa | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Peruko eskualdea | Lima |
| Peruko probintziak | Lima Province |
| District of Peru | Lima District |
| Koordenatuak | 12°03′05″S 77°02′35″W / 12.0514°S 77.0431°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| UNESCOko Mundu Ondare Gunearen artxiboaren zuzenketa | 1991 |
| Arkitektura | |
| Azalera | 259,36 ha |
| Gizateriaren ondarea | |
| Irizpidea | (iv) |
| Erreferentzia | 500 eta 500bis |
| Eskualdea[I] | Latinoamerika eta Karibea |
| Izen-ematea | 1988 (XII. bilkura) |
| |
Limako Hirigune Historikoa Lima hiriko erdigunea zaharra da. Lima eta Rímac barrutiek osatzen dute. Gutxi gorabehera 277.99 hektarea ditu. Francisco Pizarro konkistatzaile espainiarrak sortu zuen, 1535eko urtarrilean. Peruko Erregeorderriaren hiriburua eta espainiarrek Hego Amerikan izan zuten hiri handiena izan zen. Lurrikarek kalte handiak jasan zituzten arren, monumentu arkitektoniko ugari gorde ditu. 1988an, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.[1]
Berreskuratzeko lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Limako hirigune historikoan erregimen berezia sortuko duen lege bat onartu du Peruko Gobernuak, Unescok Gizateriaren ondare gisa katalogatuko hiria babesteko eta garapen ekonomiko eta iraunkorra sustatzeko. El Peruano egunkari ofizialean argitaratutako arauaren arabera, erabakiaren helburua da «Limako hirigune historikoaren bizigarritasun-baldintzak hobetzea, zentro bizi bat sustatzeko, egoera txarrean dauden etxebizitzen prekarietatea lehengoratzea sustatuz eta Hirigune Historikoan etxebizitza-defizita murriztuz, kultura-ondarearekin harmonian». Arauan deskribatutako beste puntu bat Rimac ibaiari «hiriaren ardatz egituratzaile gisa duen protagonismoa» itzultzeko asmoa da, haren paisaia hidrikoa, hirikoa eta historikoa birjartzeko eta metropoliko korridore ekologiko gisa duen figurari balioa emateko. Eta, alde horretatik, erdiguneko kaleetan eta inguruko muinoetan berdeguneak hobetu, lehengoratu eta bultzatu nahi ditu.[2]
Monumentu nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Limako Artzapezpikuaren jauregia
- Arte Italiarraren museoa
- Aliaga etxea
- Epaile etxea
- Pilate etxea
- Pedro Mariano de Goyeneche y Barredaren etxea
- Riva-Aguero etxea
- Limako katedrala
- Arrosarioren basilika eta Santo Domingo komentua
- San Agustin eliza
- San Frantzisko Asiskoaren basilika eta monasterioa
- Mesedeetako eliza
- Nazarenas santutegia
- San Pedroren basilika eta komentua
- Gobernu Jauregia
- Torre-Tagleren jauregia
- Université nationale majeure de San Marcos
- Limako Plaza Nagusia
- San Martin plaza
- Maiatzaren 2ko plaza
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Limako katedrala kanpotik.
-
Gobernu-jauregia.
-
Torre-Tagleren jauregia.
-
Epaile etxea.
-
Plaza nagusia.
-
Osambela etxea.
-
Rimac ibaiaren gaineko harrizko zubia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Limako planoa monumentu nagusiekin.
- (Gaztelaniaz):Limako Hirigune Historikoari buruzko bideoa Youtuben.
- (Gaztelaniaz):Limako Hirigune Historikoa berreskuratzeari buruzko bideoa Youtuben.
