Limor Fried

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Limor Fried
Limor Fried 2010.jpg
Bizitza
Jaiotza Ameriketako Estatu Batuak
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Massachusetts Institute of Technology
Lanbidea
Lanbidea Ingeniaria
Jasotako sariak

Limor Fried estatubatuar informatikaria eta ingeniari elektrikoa da, hobbyetarako elektronikako aplikazioak sortu eta banatzen dituen Adafruit Industries enpresaren sortzailea.

Eragile garrantzitsua da kode irekiko hardwarearen komunitatean. Parte hartu zuen lehenengo Open Source Hardware Summit bilkuran eta Kode Irekiko Hardwarea definitu zuen zirriborroan. Erabiltzen duen ezizena ladyada da, historiako lehen programatzailetzat jotzen den Ada Lovelaceren omenez.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an lortu zuen Ingeniaritza Elektronikoko eta Informatikako titulua Massachusettseko Teknologia Institutu ospetsuan. Ingeniaritzako masterra bukatu zuen 2005ean, eta orduan sortu zuen Adafruit Industries enpresa.

2009an Pioneer saria jaso zuen.[1]

2011n beste sari bat jaso zuen, teknologian urteko emakume eragile handiena izateagatik Fast Company aldizkariak banatzen duena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Limor Fried Aldatu lotura Wikidatan
  1. Pioneer sariak (2009) Muga Elektroniko Fundazioak ematen du sari hori (Electronic Frontier Foundation).